• Español
  • Euskera
Argazki taldeko egutegia

Kaixo guztioi,

Urkide argazkigintza tailerreko neska-mutilak gaituzue. Urrian kokatzen dugu gure burua. Momentu hartan, egutegi solidario bat egitea bururatu zitzaigun, gure argazkien bitartez beste batzuk lagundu nahi baikenituelako. Horretarako, gure arropa, kamera eta ideia hoberenak ekarri genituen eskolara. Ordu bakarra geneukan astero, eta ondorioz, saioak izugarri motzak egin zitzaizkigun. Hala ere, jo ta ke egin  genuen lan, mila eta pila argazkiak eginez. Gero, argazkiak eta esaera zahar batzuk aukeratu genituen. Gure egutegia martxan zegoen jada…

Eta gaur, abenduak 15, harrotasunez esan dezakegu egutegiak prest ditugula!

Beraz, hurrengo informazioa helarazi nahi dizuegu:

Egutegiek 10€-ko prezioa izango dute. Jasotako dirua minbizia daukaten umeentzako izango da, “Aspanafoa” elkartearentzako hain zuzen ere. Egutegi hauek hurrengo astelehenetik aurrera egongo dira salgai. Hauek eskuratzeko, Urkideko harrerara joan beharko duzue, hurrengo ordutegi hau kontuan izanik: 08:00etatik 15:30 arte.

Guri bezain beste gustatzea espero dugu,

Mila esker,

Urkideko argazkigintza taldeko neska-mutilak.