• Español
  • Euskera
Legokide eta Legokide 2 Euskadi mailako FLL 2018n sarituak

Joan den larunbatean eskolako bi taldeek sari bat irabazi zuten Gasteizen egin zen Euskadi mailako First Lego League txapelketan. Europa Jauregian izan zen eta aurtengo edizioan, taldeek INTO ORBIT deritzon erronka tematikoa gainditu beharko izan dute, espazioko bizimodua erraztuko duten soluzio berritzaileak proposatuz

Legokide taldeak errobotaren portaerako 2. saria lortu zuten, eta epaimahaiak errobotaren diseinua eta egindako aurkezpena oso ongi baloratu zuen.

Legokide 2, berriz, “Jóvenes promesas” delako saria lortu zuen eta kasu honetan egindako aurkezpenak eta erakutsitako jarrera oso baloratuak izan ziren.

Zorionak eta mila esker bi taldeentzat, entrenatzaileei eta beraiekin eguna gozatu zuten familiei ere!!!