• Español
  • Euskera
Andaluziako kooperatibek Urkide bisitatu dute

Joan den ostiralean, azaroak 15, Andaluziako Irakaskuntza Kooperatibetako 20 zuzendarik bisitatu gintuen, ACESek (Andaluziako kooperatiben elkartea) eta CIUrkidek antolatua.

Euskal Herritik 3 egunetako bidaia egin zuten, beraientzat erreferenteak diren ikastetxeen praktika onak ezagutzeko. Haien artean Zamudioko Bizkaia Eskolan, Donostiako Axular Lizeoan eta Tolosako Laskorain Ikastolan egon ziren.

Gure aldetik, dramagela, Urkide Estelar, prestakuntza-zikloaren saio praktikoa, tutoretza plana, CIUrkide … aurkeztu genituen. Hori guztia zirku eszenaratuz eta etapa guztietako ikasleek parte hartuz.

Guztiek egindako harrera ona eskertu zuten eta jarri genuen pasioa nabarmendu zuten.

Eskerrik asko komunitate honetako partaide guztioi, eta pasioa gure zigilu bereizgarriena izaten jarrai dezan.