• Español
  • Euskera
FLL 2019-20

Joan den larunbatean, otsailak 8, eskolako bi taldeek sari bat irabazi zuten Arrasaten egin zen Euskadi mailako First Lego League txapelketan. Aurtengo CITY SHAPER Erronkan, taldeek beren komunitateko gune publiko edo eraikin bateko arazoa identifikatu eta gainerakoekin partekatuko duten irtenbide berritzaile bat proposatu beharko dute.

Legokide taldeak baloreen saria lortu zuten, eta epaimahaiak taldeko giroa eta aurkezpen sortzailea oso ongi baloratu zuen.

Legokide 2, berriz, Ekintzailetzaren saria lortu zuen eta kasu honetan egindako aurkezpenak eta erakutsitako jarrera oso baloratuak izan ziren.

Zorionak eta mila esker bi taldeentzat, entrenatzaileei eta beraiekin eguna gozatu zuten familiei ere!!!