• Español
  • Euskera
Badatoz, Badatoz!

Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi laister gure artean egongo dira. Gogoratu umeek eskutitz polit bat idazteko aukera izango dutela. Postontzia Haur Hezkuntzako korridorean dago eskutitza bertan sartzeko.

Gabonetako jaialdia aurten eskolako patioan abenduaren 23an izango da. Egun horretan, umeak  blusaz, neskaz edo artzainez jantzita etor daitezke. Bikotea, goizean zehar gurekin ibiliko da. Egoera berezi honetan eta zoritxarrez, familiek ezin izango duzue parte hartu, baina gogoan izango zaituztegu eta bideotxo bat jasoko duzue, non zuen haurrek Olentzero eta Mari Domingiri abesten dieten. Une polit hori hurbilduko dizuegu.

 

ZAINDU ZAITEZTE ETA GOZATU!