• Español
  • Euskera
Nahi izateakotan, ilargira iritsi zaitezke…

Bost piratek zeharkatzen dituzte ipuinez tindatutako itsasoak, orri eta letren artean. Bost pirata ez daude urre eta altxor bila, txokolatea eta marrubiak baizik. Bost pirata, masta bat eta Pandoro loroa.

Horrela hasten da istorio maitagarri hau, non murgildu garen kontakizun honetako piratak bezala.

Liburuaren Astean zehar Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek Pandoro loroari eta konpainiari forma, bizitza eta kolorea eman dion idazle Gasteiztarraren ezustekoa jaso zuten: Nerea Moya. Urtebete da proiektu honek lehen aldiz argia ikusi zuela, eta horregatik gonbidatu genuen gure lankidea Pandoro loroari ahotsa jartzera, norbaitek ondo ezagutzen badu, bera delako eta istorioak lehenengo pertsonan hobeto kontatzen direlako.

Umeen hitzetan, protagonistei ez zieten ahotsa bakarrik jarri. Kolorea, forma eta usaina ere jarri zieten, errima eta kultura usaina. Horrela, lerroen eta tintaren artean ontziratuz.

Zalantzak argitu, pertsonaiak eraiki, sekretuak aurkitu eta istorioak partekatu zituzten.

Pandorori esker ikasi dugu adabaki batekin ere haratago ikus dezakezula, makila hanka batekin mendiak igo ditzakezula, distantziak erlatiboak direla, urrun dagoena ez dagoela hain urrun, eta, jakina, elkarrekin egin daitekeela. Baita ilargira iritsi ere.