• Español
  • Euskera
EFR Zigilua

Duela gutxi, ikastetxeak arrakastaz berritu du EFR zigilua, Familia Arduratsu Gisa egiaztatzen duena. 10 urte baino gehiago igaro dira lehen kanpo-ebaluazioa egin zenetik, eta, horren ondorioz, denbora gehien ziurtatuta duten erakundeetako bat gara, baita eredu horretan ibilbide luzeena duen estatu osoko ikastetxea ere.
Azken ziurtagiri horretan, Urkiderena nabarmentzen da:
Urkideko EFR kulturak (hurbiltasuna, malgutasuna, berrikuntza, pertsonen zaintza eta enpleguaren babesa) pertsonen arteko harremana errazten du, eta langileen motibazioa eta inplikazioa hobetzen.
«Urkidek bere familiekin dituen komunikazio-kanalek komunikazioa errazten dute eta ondo baloratzen dira (ikasgelako familia koordinatzaileak, INIKA, Eskola Kontseilua, IGE… )».
«Urkide aitortua da bai hezkuntza-sektorean, bai beste sektore batzuetan, bere espiritu berritzaileagatik, eta bateragarritasuneko jardunbide egokien erreferente gisa kokatzen da».
«URKIDEk gizartean duen inpaktuari buruzko ebidentzia ugari daude, bai eta EFRren harrotasun eta hedapenari buruzkoa ere».
«Familiekin egindako elkarrizketetan agerian geratzen da eskolarekiko gogobetetze-maila handia eta ikasleekiko duen konpromisoa».
«Pertsonei dagokienez, nabarmentzekoa da plantillako kide guztien arteko maitasun-sentsazioa, laneko giro onari mesede egiten diona».

MasFamilia fundazioak, EFR ereduaren erakunde arduradunak, Urkide nabarmendu du arrakasta-kasu gisa benetako kontziliazioarekin zerikusia duen guztian.
Esteka honekin batera doakizu informazio hau zabaltzeko
https://www.masfamilia.org/blog/casos-de-exito-efr-colegio-urkide /

Eskerrik asko eta zorionak hezkuntza-komunitate osoari, guztion lanari esker lortutako lorpena baita!!!!!
¡¡¡¡¡¡Gracias y enhorabuena a toda la comunidad educativa, porque es un logro conseguido gracias al trabajo de todos/as!!!!!!!