Gure eginkizunik garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Urkideko haurren gurasoen iritziaren adierazgarritasuna bideratzeko helburua beteko duen Guraso Elkartea lortzea, haien kezkak aintzat hartuz eta Urkideko Zuzendaritzari helaraziz.
- Urkide martxan jartzen, arazoak konpontzen eta etengabe hobetzen laguntzea.
- Urkideko hezkuntza-jardueretan laguntzea.
- Ikasleen gurasoek Urkideko kudeaketan parte har dezaten sustatzea.
- Urkideko Hezkuntza Proiektuaren baitako curriculumekoak ez diren jarduerak antolatzea (kirolekoak, kulturalak eta ludikoak).
- Urkidek inguruko gizarte- eta kultura-sektoreekin dituen lankidetza-harremanak sustatzea.
- Ikasleen hezkuntza-bizitzarako interesgarria jotzen dugun edozein zereginetan gure laguntza ematea.
- Ikasleen hezkuntza-curriculuma erabat garatzen dela eta Urkideko hezkuntza-komunitateko kide guztien artean adiskidetasun ona dagoela zaintzea.
- Hezkuntza-inguruneari eusten laguntzea, ikastetxe bat ahalik eta baldintza onenetan izateko.
- Ikasle guztien ikasketen jarraipena ziurtatzea.
- Bazkideen diru-laguntzak eta kuotak kudeatzea.