• Español
  • Euskera
Helburuak

Guraso-elkartearen helburu nagusia gainerako hezkuntza-komunitatearekin batera lan egitea da, ikasle guztien arrakasta eta, hedaduraz, gure seme-alabena lortzeko. Eskola-porrota gure ateetara iristen denean, beranduegi izan daiteke; horregatik, eguneroko lanak, guraso-elkartetik egiten dugun prebentzio- eta zaintza-lanak, Urkideko dinamika ezagutzeak, arazoak konpontzeak, proiektu berriek eta abarrek gure seme-alaben etorkizuna zehaztuko dute, zalantzarik gabe. Ondorioz, egungo beharrei erantzungo dien erakundea izan nahi dugu, hezkuntza-komunitateko gainerako kideekin batera.

Gure helburuak honako hauek dira:

  • Familiek guraso-elkarteko jardueretan duten parte-hartzea hobetzea.
  • Guraso-elkartearen batzar-bilereta ikasgeletako guraso koordinatzaileen parte-hartzea sustatzea.
  • Hiriko Mugikortasun Planarekin elkarlanean aritzea.
  • Familia berrientzako Ongietorri Eskuliburua egiten laguntzea.
  • URKIDE–URKAEko eskolaz kanpoko jardueren proiektuaren ezarpena amaitzea.
  • Urteko Jarduera Plana eta horren aurrekontua onartzea.
  • Proiektuaren Zuzendaritza Batzordea antolatzea, bai eta kirol-jardueretako eta kultura-jardueretako hautatuen batzordeak ere.
  • Eskola-kontseiluaren onarpena lortzea.

 

Gonbidatuta zaude, guraso-elkarteak behar zaitu eta zure seme-alabak biharko egunean eskertuko dizu. Badakigu eta horregatik partekatu nahi dugu. Ez utzi aukera pasatzen eta parte har ezazu ahal duzun jarduera guztietan, joan zaitez gonbidatzen zaituzten bilera guztietara, bizitza honetan ez baitago aita-ama izateko erantzukizuna gauzatzea bezalakorik. Zuen zain gaude!!!!!