• Español
  • Euskera
Zer egiten dugu?

Erregulartasunez elkartzen gara (eta salbuespenezko kasuetan), eta gurasoen kezka sortzen duten gaiak azaltzen ditugu.

Urtero ikasturte bakoitzeko koordinatzaileekin elkartzen gara, gurasoen kezkak azaltzen dizkigutenak eta zuzendaritzari helarazten dizkiogunak. Eskaera oro elkarrizketatu eta erantzun egiten da.

Gainerako gurasoen esanetara gaude, laguntzeko eta ikastetxeari edota haren jarduerei buruzko kezkak konpontzen saiatzeko. Beharrezkoa denean elkargoko organoen artean bitartekari eginez.

Batzarraren eginkizuna da, halaber, ikastetxeko ikasleen gurasoei batzarra deitzea eta koordinatzea. Urtean behin egiten da, eta ohiz kanpo, egoerak hala eskatzen duenean. Hemen aurki dezakezu azken batzarreko akta.

Beste jarduera batzuk

FAPACNEren bidez, beste guraso-elkarte batzuekin koordinatzen gara.

Kirola koordinatzen laguntzen dugu Kirol Batzordearen bidez.

Kultur jarduerak koordinatzen laguntzen dugu Kultura Batzordearen bidez.

Urtero graduatzen diren ikasleei, diploma bat eta oroigarri bat ematen diegu

Gurasoentzako hezkuntza-hitzaldiak koordinatu eta antolatzen ditugu.

Batxilergoko ikasleentzako, unibertsitateko karrera aukeratzen laguntzeko, profesionalekin hitzaldiak antolatzen ditugu.

Gurekin harremanetan jartzeko, bidali mezu bat ampa@urkide.org helbidera.