• Español
  • Euskera
Etengabeko hobekuntza

 

Teoria ugari daude, kudeaketa eredu anitz, bizi-filosofiak eta abar, baina guztiak bat datoz funtsezko ideia honetan: AURRERA EGITEKO HOBETU EGIN BEHAR DA. Gauza erraza da itxuraz, oso logikoa, baina ez da horren ohikoa erakundeetan.

Guk gogotik sinesten dugu horretan. Egiten dugun guztia programatzea (eremu guztietan), programatu duguna burutzea, burututako guztia ebaluatzea (horretan adituak gara, gehienok irakasle baikara!) eta, azkenik, programatutakoa doitzea egindako ebaluazioaren arabera (hobekuntza-planak lantzea). Hori da gure apustua. Laugarren urrats hori oso garrantzitsua da, eta guztien artean ezohikoena.

Horrela, urtero 200 hobekuntza arlo baino gehiago proposatzen ditugu eta Ikastetxeko sail eta arlo guztietan aurrera eramaten saiatzen gara. Batzuk oso nabarmenak dira, beste batzuk txikiagoak, badira guztioi eragiten digutenak eta baita gutxi batzuei eragiten dietenak ere. Baina guztiak dira garrantzitsuak.

Izan ere, urtero ikastetxeko 200 alderdi edo gauza hobetzen baditugu, aurrera doan Ikastetxea izango dugu, erronka berriei helduko diena, ideia berriak bilatuko dituena, berritzeaz arduratuko dena, ikasleak, familiak eta ingurua inplikatuko dituena, etorkizunari irmo begiratuko diona. Helburu argia duen Ikastetxea: urtetik urtera hobea izatea.