• Español
  • Euskera
Eleaniztasuna

 

Ikastetxea zentro eleaniztuna da, eta hizkuntzen ikaskuntza funtsezko helburuetako bat da gure proiektu akademikoaren barruan. Horren erakusgarri, gaur egun bost hizkuntza ematen ditugu Ikastetxean, irakaskuntza arautuaren barruan zein eskolaz kanpoko jardueretan: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana. Egonaldiak eta elkartrukeak eskaintzen ditugu: ikastetxe aleman batekin, Irlandan eta Frantzian. “Cambridgeko Unibertsitateak azterketak egiteko duen egoitza ofiziala da gure ikastetxea. Arduraduna (Centre Exams Manager) Nick Tunstall da, Ikastetxeko ingeleseko irakaslea”.

GURE DEFINIZIOA. PROIEKTUAREN FILOSOFIA

Hizkuntzen tratamendu bateratua hizkuntzen barruko jardunen sistema bat da, eta honako hauek ditu helburu:

  • Hiru hizkuntzetan hizkuntza-ziurtagiri ofizialak lortzeko hizkuntza-gaitasun egokiak lortzea.
  • Hiru hizkuntzetan diskurtso arina eta antzekoa lortzea, ama-hizkuntzen garrantzia ahaztu gabe. (Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna).
  • Curriculum-edukiak landuko ditugun hiru hizkuntzetan ikastea.
HELBURUAK

Urkide Ikastetxean, ikasleek hizkuntzaren oinarrizko lau trebetasunetan (entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea) egin beharreko aurrerapena sendotzera bideratuta dago hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesua. Dena dela, gure ustez zeregin horren ardura ez da hizkuntza-arloetara mugatu behar. Aitzitik, gainerako arloetan ere erabili behar dira jakintzaren bide diren hizkuntzak.

  • Ikaskuntzetan hizkuntza bakoitzaren estatusak bateratzea.
  • Ikasleen hizkuntza-gaitasunak hobetzea.
  • Hizkuntzak edukiak ikasteko bide gisa erabiltzea.
JUSTIFIKAZIO METODOLOGIKOAK
  • Ikaskuntza esanguratsua. Haurren esperientziak ditugu abiapuntu, eta haurrak parte aktibo dira ikaskuntzan.
  • Hizkuntzaren jolas-erabilera. Jolastea funtsezkoa da hizkuntza garatzeko, eta, beraz, ikaskuntza errazten du, oro har.
  • Komunikazio-ikuspegia. Hizkuntza bat erabiltzeko da, eta hizkuntza horretan egindako jardueren bitartez ulertzen dute haurrek hizkuntza jakiteak duen garrantzia, baita hizkuntzak eskaintzen dituen aukerak ere.
  • Beldurrik gabe hitz egitea. Hasiera-hasieratik, irakasleak dagokion hizkuntzan zuzentzen zaizkie haurrei. Haurrek ama-hizkuntzan erantzuten dute, jakina, baina gero eta lexiko aberatsagoa dute, eta, Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa amaitu baino lehen, erantzun ugari eta kalitate oneko elkarrizketa naturalak lortzen dira.
  • Teknologia berriak. Gaur egun, hezkuntzan teknologia berriak erabili behar dira nahitaez, eta eguneratu eta etengabe berritu beharra dago esparru horretan.

  Urkiden, teknologia berriak Haur Hezkuntzako lehen urteetatik eskolatzea amaitu arte ezartzearen aldekoak gara (ikasgeletako ordenagailuen, informatika-gelen eta Eskola 2.0 proiektuaren bidez).

  • Ikasgelan hitz egitera animatzea. Ez da ona maizegi zuzentzea, hasierako mailetan batez ere. Zuzenketa egitekotan, inoiz ez dira honelako mezuak eman behar: gaizki dago…, ez da horrela…, esan ezazu ongi…
  • Lankidetzako ikaskuntza.
  • Adimen anizkoitzak.
  • CLIL. Contents and Language Integrated Learning.

Curriculum-arloak ama-hizkuntzaz bestelako hizkuntzetan irakasteak duen garrantzia azpimarratzen du metodologia horrek. Adimena eta hizkuntza-transferentziarako gaitasuna garatzen du, eta gero eta garbiago dago edukiak ikasteko ere lagungarria dela. Gaur egun, gure proiektuaren funtsezko ardatzeko bat da.