COLEGIO URKIDE

Hastapenak - Baloreak

1882an sortua, Gasteizko Urkide Ikastetxeak gaur egun 52 ikasgela, 1.332 ikasle, eta 100 langile ditu irakasle eta bestelako langileen artean.

Ikastetxea egitasmo bateratu baten emaitza da, bertan guraso, ikasle eta irakasleen asmoak jasotzen dira. Gaur egun zentro integratzailea, eraginkorra, anitza, partehartzailea, demokratikoa eta ingurukoari irekia da.

Ikastetxe pribatu kontzertatu honen kudeaketa ikasle eta irakasleei eskaintzen dien arretan oinarrituta dago, bere jarduera guztien etengabeko hobetzean, baita irakasleen gaitasun eta gaurkotzean ere.

Egitasmotik sortutako baloreak. Urkideren ezaugarriak.

Ikasleen jarrerak eta bere prestakuntza osoa bideratuko dituzten baloreak hauek dira: 

  Denentzako Irakaskuntza:
HEZITZEA helburu izango duena eta ez BEREIZTEA.
  Denon artean eratuko dugun irakaskuntza:
Ikastetxeko kide guztien PARTEHARTZEA helburua izanik.
  Gizakia bere osotasunean hartuko duen irakaskuntza:
Horretara iristeko ikasleen prestakuntza integrala lortzen saiatuko gara GIZA - KONTUAK, ERLIJIOSOAK eta INTELEKTUALAK aldi berean jorratuz

© 2010 Urkide Ikastetxea

Magdalena kalea, 8 . 01008 Vitoria-Gasteiz . Araba

Tlfa. 945 133 100 . Emaila: info@urkide.org