• Español
  • Euskera
2 urtekoen gelak

Haur Hezkuntza izaera propioa duen etapa bat da. Beste edozein etapatan baino neurri handiagoan, ingurunearekiko elkarreraginaren ondorioz sortzen diren prozesu dinamikoak dira garapena eta ikaskuntza. Haur bakoitzak bere erritmoa eta bere estiloa du heltzeko, garatzeko eta ikasteko. Horregatik, haurraren afektibitatea, ezaugarri pertsonalak, premiak, interesak eta estilo kognitiboa ere gure hezkuntza-praktika baldintzatzen duten elementuak dira. Etapa horretan, haurren garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektualean laguntzea izango da gure helburua.

Heltzeko erritmo eta estilo desberdinak kontuan hartuta, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dihardugu, oso ikuspegi naturaletik. Ildo horretan, jarduera eta esperientzia desberdinen bidez aurkezten zaie haurrei gure mundua.

Eskolatzearen lehen urratsa da Lehen Hezkuntza, sozializaziora eta talderik intimoenetik kanpoko beste errealitate batzuen jakintzara irekitako lehen atea. Horregatik, familiekiko lankidetza eta parte-hartzea bereziki garrantzitsuak dira prozesu horretan.