• Español
  • Euskera
Batxilergoa
Urkideko Batxilergo modalitateak
  • Batxilergo modalitate hauek eskaintzen ditu Urkide Ikastetxeak:
    • Zientzia Modalitatea
    • Giza eta Gizarte Zientziak Modalitatea
  • Bere trebakuntza-ibilbidea eratu behar du ikasle bakoitzak, dagokion modalitatean, eta ikasgaiak hautatu. Ikasgai horiek prestatuko dute Batxilergoko Azken Ebaluaziorako eta, ondoren, lanbide- edo unibertsitate-ikasketei ekiteko.
Urkideko Batxilergoaren hizkuntza-ereduak
  • A eredua (gaztelaniazkoa) da Batxilergoko erreferentziako hizkuntza-eredua. Eredu horretan, ikasgai gisara ematen da euskara, DBHn jarraitutako ereduaren araberako mailan (A edo B).
  • Atzerriko hizkuntzei dagokienez, ingelesa edo frantsesa ikas daitezke, betiere gutxieneko ikasle kopuru bat osatzea lortzen bada).
Batxilergoko ikasgai motak

Honela dago antolatuta Batxilergoa: ardatz-ikasgaiak, hautazko ardatz-ikasgaiak eta ikasgai espezifikoak.

  1. Hau dute helburu Batxilergoko ardatz-ikasgai orokorrek: ikasleen prestakuntza orokorra sakontzea, haien heldutasun intelektuala eta gizatasuna areagotzea, eta ikasteko lagungarri diren zeharkako gaitasunak sustatzea. Ezinbestekoak dira ikasgai horiek modalitate guztietan, eta ikasleak hautatutako modalitatearen araberako beste bat ere badute (Zientzian, Matematika; Giza eta Gizarte Zientzietan, Latina edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika).
  2. Hau da hautazko ardatz-ikasgaien xedea: hautatutako modalitateari dagokion berariazko trebakuntza ematea, ezagutza-eremu zabala eskain dezan, harekin lotura estuena duten gaitasunak gara ditzan, gerora egingo dituen ikasketetarako presta dezan ikaslea eta lagungarri izan dakion eremu jakin batean lanbideratzeko. Hautazko lau ardatz-ikasgai, gutxienez, eman behar dituzte ikasleek Batxilergoko bi ikasturteetan. Hezkuntza Administrazioak erregulatzen du hautazko ardatz-ikasgaien eskaintza, zeina berdina baita ikastetxe guztietan.
  3. Ikasleen trebakuntzaren osagarri izatea da Urkide Ikastetxeko berariazko ikasgaien egitekoa. Helburua: bere modalitateko ikasgaiak sakonago jorratzea ikasleak, edo beste modalitate bateko ikasgai bat egitea eta, hartara, zenbait modalitatetako ikasgaiak dituen Batxilergo mistoa ikastea. Halaber, trebakuntza-lerroa atzerriko bigarren hizkuntza batean edo IKTetan egin dezake ikasleak.

Batxilergoko ordutegia

Lehen ikasturtean, astean 34 ordu emango dira, goizez, ordutegi honi jarraikiz:

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
8:00 – 15:15 8:00 – 15:15 8:00 – 14:20 8:00 – 15:15 8:00 – 15:15

Bigarren ikasturtean, 33 ordu emango dira astean, goizez, ordutegi honi jarraikiz:

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
8:00 – 15:15 8:00 – 15:15 8:00 – 14:20 8:00 – 15:15 8:00 – 14:20
Tutoretza eta orientazioa

Funtsezkoa deritzogu ikasle bakoitzaren familiaren eta tutorearen arteko komunikazioari Batxilergoan aurrera egin dezan ikasleak. Komunikazio-prozesuari esker, ikaslearen zailtasunak detektatzen ditu tutoreak eta, horrenbestez, dagozkion neurriak har ditzakete ikasleak eta haren familiak (etxean) eta irakasleek (eskolan). Orientazio pertsonalizatua izango du ikasleak Batxilergoan, erabaki egokiak har ditzan, eta informazio eguneratua izango du bere karpeta digitaletan.

Etapa horretan erabaki garrantzitsuak hartu behar dituenez ikasleak, zenbait baliabide izango ditu horretarako: Unibertsitatera sartzeko eta Goi Milako Trebakuntza Zikloetara iristeko behar den informazio guztiaren jarraipena; asteroko tutoretza-saioak; Batxilergoko koordinatzailearen orientazio-saioak; bisitaldiak zenbait unibertsitate-azokatara (EHUkora edo Unitour-ekora, besteak beste); bisitaldiak zenbait unibertsitate publiko eta pribatutara zein Lanbide Heziketako ikastetxetara; elkarrizketa pertsonalak tutorearekin eta Batxilergokoko koordinatzailearekin…

Aurtengo ikasturtean, erakunde hauek bisitatu dira: Nafarroako Unibertsitatea, Deustukoa, San Pablo CEU, Villanueva, Bilboko eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolak, Mondragon Unibertsitatea…, eta Egibideren Lanbide Eskola.

Bestalde, beren nortasuna eratzeko eta garatzeko lagungarri dituzten zenbait gizarte-ekimenetan esku hartzeko aukera izango dute ikasleek: helduentzako egoitzak; Bidezko Merkataritzako denda, Coprodeli eta Medicus GKEekin elkarlanean; elikagai- eta jostailu-banaketa, Santa Maria parrokiarekin lankidetzan; “otarteko solidarioa” deritzonaren antolakuntza, Manos Unidas eta Kala Zentroarentzat laguntza jasotzeko.

Sormena eta Ekintzailetza sustatzeko zenbait jardueratan ere hartuko dute parte ikasleek, sentsibilizazio-saioak eginez eta teknika jakin batzuk aplikatuz (635, Ideiarik onena hobetzen, Design Thinking, Canvasen Negozio Eredua…).

Urkideko DBHko zenbait multzotako ikasleak egongo dira talde bakoitzean, honela banatuta: Batxilergoa; Batxilergora iritsi diren ikasleak, zenbait ikastetxetakoak; Batxilergoko zenbait modalitatetako, zenbait hizkuntza eta zenbait hizkuntza-eredutako ikasleak. Azken batean, ikasle guztientzat berriak diren taldeak sortzea da helburua, eta, bide batez, adiskide berriak egiteko eta harreman berriak sortzeko aukera eskaintzea. Ahal dela, aintzat hartuko dira pertsona jakinen batekin talde berean egoteko eskariak.

Esteka interesgarriak

Batxilergoko ikasgaiak hautatzeko, komeni da ezagutzea haien eta Unibertsitaterako sarbidearen arteko lotura. Hemen klik eginda, Euskal Herriko Unibertsitatera sartzeko aukerak ikusten dira.

Batxilergoko modalitate desberdinen eta Goi Mailako Zikloen arteko loturak ere kontuan hartzekoak dira. Horretarako hemen klik egin dezakezu.

Batxilergoko baremazio-irizpideak