• Español
  • Euskera
Prestakuntza zikloak
Sartzeko baldintzak
  • Batxilergoa (edozein modalitate).
  • LH II (edozein espezialitate).
  • Sarrera-proba (18 urtetik gorakoak).

Lanbide-kalifikazioa: gorputz- eta kirol-ekintzen animazioko goi-mailako teknikaria.

Funtzioak eta jarduerak: Jokoen eta jolas-ekintza fisikoen irakaskuntza eta dinamizazioa, banakako, taldeko, tresna bidezko eta egokitzapen fisikoko gorputz- eta kirol-ekintzak gidatzea, eta astialdiko jardueren eta gizarte- eta hezkuntza-jardueren enpresa txiki baten antolaketa, plangintza eta kudeaketa.

Lanbide-aukerak: Banakako, taldeko eta tresna bidezko gorputz- eta kirol-ekintzen sustatzaile, koordinatzaile, monitore eta animatzailea kirol-zerbitzuen enpresetan, kirol-klub edo kirol-elkarteetan, zentro geriatriko edo zentro sozialetan, edota kirol-erakunde publiko edo pribatuetan.

Iraupena: 2 ikasturte.

Edukien moduluak

  • Animaziorako jokoak eta jolas-ekintza fisikoak.
  • Gorputz- eta kirol-ekintza indibidualak.
  • Taldeko gorputz- eta kirol-ekintzak.
  • Tresna bidezko gorputz- eta kirol-ekintzak.
  • Oinarri biologikoak eta egokitzapen fisikoaren oinarriak.
  • Kirol-ekintzetako eta astialdiko enpresa baten antolaketa eta kudeaketa.
  • Lehen laguntzak eta uretako sorospena.
  • Animazioa eta talde-dinamika.
  • Gorputz- eta kirol-ekintzen didaktika.
  • Ezintasunak dituzten pertsonentzako gorputz-ekintzak.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
  • Kalitatea eta etengabeko hobekuntza.
  • Lantokiko prestakuntza (praktikak enpresetan).

Irakasleak: Irakaskuntza-jarduera Gorputz Hezkuntzako, Biologiako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatuen esku egongo da. Gainera, arlo jakin batzuetan espezialistak diren irakasle batzuk gonbidatuko dira.

Enpresetako praktikak 370 ordu. Hiru hilabeteko lana kirolaren eta astialdiaren sektoreko enpresa batean: gimnasioak, udaleko kirol-eremuak, kirol-zerbitzuetako enpresak, federazioak, klubak, kiroldegi eta/edo zentro sozial handiak eta abar. Erasmus plus beken bitartez, praktikak Europako herrialde batean egiteko aukera ere badago.

Plaza kopurua: 25

20150420-foto-01 20150420-foto-02 20150420-foto-03 20150420-foto-04