• Español
  • Euskera
Lankidetza-ikaskuntza

 

Dinamika berri bat dakar gure ikasgeletara: lankidetzan jarduten dugu, eta gehiago eta hobeto ikasten dugu. Talde garen heinean, ideiak aurkeztu, zalantzak argitu, ikaskuntzak finkatu, eta ongi egindako lanarekin gozatzen dugu. Lankidetzan jarduteak hobetu egiten du gure komunikazioa: besteen iritziak entzun eta errespetatzen ditugu, laguntza eskatu eta eskaintzen dugu, eta lorpenak ospatzen ditugu. Lankidetzan jardutean, edukiak ikasi, gure gizarte-trebetasunak garatu, eta ikastean dugun erantzukizuna gure gain hartzen dugu.