• Español
  • Euskera
Aniztasunari erantzuna
ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO PLANA

Oro har ikastetxeko ikasle guztien premiei (aldi baterakoei zein iraunkorrei) aurrea hartu eta erantzuteko helburua duten hezkuntza-jarduerak egitea da aniztasunari erantzutea. Ikasle horien artean, desabantaila soziokulturalei edo osasun-desabantailei, goi-mailako gaitasunei, hizkuntza-konpentsazioari, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialei, nortasunaren, jokabidearen edo garapenaren nahaste larriei, atzerapen larriei edo komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasteei lotutako faktore pertsonal edo sozialen ondoriozko jardun espezifikoa behar dutenak bereziki hartuko dira kontuan. Ikastetxeko Orientazio Sailak esku hartzeko hiru eremu biltzen ditu: 2 urtekoen hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasgelak, Lehen Hezkuntzako ikasgelak eta DBHko eta Batxilergoko ikasgelak. Sailaren helburua ikasleei ikaskuntzaren eta bilakaera pertsonalaren prozesuan laguntzea da, eta berme-puntu bat da irakasle eta familientzat.

ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO NEURRIAK
  • Talde psikopedagogikoa: diagnostikoaren aurreko balioespenak, ikasgelako programazioetarako jarraibide eta orientazio pedagogikoak, eta familientzako orientazioa.
  • Berritzegunearen eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arteko koordinazioa.
  • 3 laguntza-gela, pedagogia terapeutikoarekin: 2 Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, eta 1 DBHn, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen irakasgai instrumentalen (matematikaren eta hizkuntzaren) egokitze indibidualerako.
  • Hezkuntza-babeseko espezialistak: hezkuntza-izaerako (irakaskuntzaz kanpoko) babesa eta laguntza eskaintzen diete hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei.
  • Matematika eta gaztelaniarako hezkuntza-indargarria Lehen Hezkuntzan, eskola-ordutegiaren barruan.
  • Matematika, gaztelania eta hizkuntzetarako hezkuntza-indargarria Lehen Hezkuntzan eta DBHn, eskolaz kanpoko ordutegian.
  • Curriculum-aniztasunerako bi urteko programa.
  • Goi-mailako gaitasunen tratamendurako taldea.