• Español
  • Euskera

URKIDS (2 URTEKOEN GELA)

urkids - aula de 2 años

COVID NEURRIAK

Covid

Jarduteko protokoloak egiten ditugu eta instalazioak egungo egoerara egokitzen ditugu.
Badakigu zer segurtasun-neurri hartu behar ditugun lantaldearekin, ikasleekin, familiekin eta abarrekin. Espazio gehiago dugu aire zabalean gozatzeko, Gasteizko Apezpikutegiak baratze gunea utzi baitigu koronabirus garaian. Ikasgela gehiago sortzen ditugu eta taldeak txikitzen ditugu: 18 ikasletik 9ra eta 4 ikasgelatik 8ra. Modu honetan, arreta pertsonalizatuagoa izango da.

URKIDS GELAN

Covid

Ikasle autonomoak, seguruak, komunikatiboak eta gozatzen eta jolasten dakitenak lortu nahi ditugu. Emoziotik eta harriduratik hezten ditugu ikasleak, modu bizi, esperimental eta aktiboan. Haiek dira euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez beren ikasteko prozesuaren protagonistak.

URKIDE IKASTETXEAN

Covid

Berezko pedagogia bilatzen dugu, honakoei adi:
– Aniztasunari.
– Norbanako bakoitzaren planoei: pentsamendua, emozioak eta ekintza.
– Adin bakoitzari dagokion eboluzio-uneari.
– Gure ikasleen ingurune sozialari: gizartea, familia, lagunak, ikastetxea.
– Ingurune naturalari.

ORDUTEGIA

Covid

Gure ordutegia honako hau da: goizean 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 17:00etara.

ZERBITZUAK

Covid

Haurtzaindegi-zerbitzua dugu (une honetan ez dago aktibo koronabirusa dela eta) baita jantoki-zerbitzua ere.

GURE BALIOAK

Covid

– Hurbiltasuna: familien feedbacka bilatzen dugu, hezkuntza guztion artean eraikitzen baitugu; «tribu osoa behar da haur bat hezteko».
– Sormena: pertsona sortzaileak hezi nahi ditugu, sormenak mundua alda dezakeelako.
– Etengabeko hobekuntza: kalitate-politika jarraitzen dugu eta ziurtagiri hauek bermatzen dute, hala nola, Europako Kudeaketa Saria (2004), A Urrea Saria (2018), Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria (2019) eta Estrategiaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria (2020).

AURKEZPEN
TELEMATIKOA

Hobeto ezagutu nahi bagaituzu, animatu eta zatoz Urkide S. Coop. Ikastetxearen aurkezpen telematikora! Pozik hartuko zaitugu eta interesatzen zaizkizun galdera guztiei erantzungo diegu. Gozatu berriro eskolaz! Ikusiko duzu nola zure seme-alabarentzako zentrorik onena aukeratzen jakingo duzun!

Aurkezpenaren ondoren ikastetxea aurrez aurre ezagutu nahi baduzu, eskolara etor zaitezke zure zalantza guztiak argitzeko, gehienez 5 heldu txanda bakoitzean.

Ea gu garen aukeratuak! Zure zain gaude URKIDE Ikastetxean.

2021eko URTARRILAREN 7an, 18:00etan. Hobeto ezagutu eta gure saltsan ikusi nahi bagaituzu bete inprimaki hau.

    BETE

    MEET BIDEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU, BETE IMPRIMAKI LABUR HAU:

    Izena *

    Abizenak *

    Helbide Elektronikoa *

    Telefona *

    Haurra jaio den hilabetea (2019) *

    Interesa dut (aukeratu 2 aukeren artean):

    Meet bidezko aurkezpen telematikoaren jardunaldian, urtarrilaren 7an, 18:00etan.
    Aurkezpen telematikoan eta ate irekien jardunaldian. Txanda bakoitzeko gehienez 5 helduk bisitatu ahal izango dute zentroa. Ahalik eta familia gehien gure ikastetxea ezagutzeko aukera izan dezaten, txanda bakoitzak 30 minutu inguru iraungo du, ezarritako segurtasun-protokoloei eutsiz.

    Bisitarien izenak (gehienez 2 pertsona, helduak bakarrik)

    Datuak babesteko politika irakurri dut eta horretarako baimena ematen dut.

    urkids - aula de 2 años
    urkids - aula de 2 años