• Español
  • Euskera
Urkide representará a Euskadi en el Premio Europeo Quality Innovation of the year 2015, en Tallin

Urkide Ikastetxeak irabazi du Quality Innovation of the Year Euskadiko fasean, eta orain Autonomia Erkidegoa ordezkatuko du Europako finalean, “Hezkuntza Komunitate Berritzaileak” programarekin. Hura Ikastetxean gauzatzen ari diren hiru proiektu hauek osatzen dute: RECRÉATE, Aulas Permeables eta Ábrete Urkide Gure Artean.

Euskal Autonomia Erkidegoan Euskalit fundazioa da sari europarraren buru, eta euskal ikastetxeek Hezkuntza Berritasunaren kategorian egindako 10 proiektu aurkeztu ziren. Ebaluazio-taldearen arabera, Urkide Ikastetxearen berrikuntzak balorazio oso ona izan zuen, prozesu horretan ebaluatzen diren bost elementuetan: Berritasuna, Erabilgarritasuna, Ikaskuntza, Bezeroarenganako orientazioa eta Eraginkortasuna.

Sari hori lortzeko, hautagaitzek hiru fasetatik igaro behar izan dute: Euskaliteko ebaluatzaile adituek egindako lehen ebaluazioan hiru finalista bakarrik geratu ziren; bigarren fasean, Unibasqek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak, identifikaturiko berrikuntzaren ezagutza-eremuko adituei bidali zitzaizkien hautagaitzak; eta hirugarren fasean, Sariaren Epaimahaiak, dokumentazioa, ebaluazio-taldearen balorazioak eta adituaren diktamina berrikusi ostean, kategoria bakoitzeko irabazleak eta finalistak aukeratu ditu.

Sormena ikastetxera eta hezkuntza-komunitate osora eramateko ikastetxeak egiten duen apustua etorkizunera begirako apustu erabilgarria eta baliotsua dela berresten du sariak. Hain zuzen, ikastetxean duela bi urte abian jarri zen ekimen hori aurrera eramateko ezinbestekoa da langile, ikasle eta familien inplikazioa.

Europan, saria Tallinnen (Estonian) erabakiko da, 2016ko urtarrilean.