• Español
  • Euskera
Atletismoa

Pasa den astean Lehen Hezkuntzako ikasleek zertxobait gehiago ezagutu genuen Atletismoa. Ivan Fernández Anaya eta Asier Callesen eskutik gauza berri asko ikasi genituen Atletismoa osatzen duten diziplina ezberdinen inguruan. 1. mailatik 4.era bitarteko ikasleek jarduera horretaz gozatu genuen ikastetxeko instalazioetan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak Mendizorrotzako “Martín Fiz” atletismo modulura joan ginen. Baduzu zure modalitate gustukoena? Probatu itzazu!