• Español
  • Euskera
Eginkizunak

Gure eginkizunik garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Urkideko haurren gurasoen iritziaren adierazgarritasuna bideratzeko helburua beteko duen Guraso Elkartea lortzea, haien kezkak aintzat hartuz eta Urkideko Zuzendaritzari helaraziz.
  • Urkide martxan jartzen, arazoak konpontzen eta etengabe hobetzen laguntzea.
  • Urkideko hezkuntza-jardueretan laguntzea.
  • Ikasleen gurasoek Urkideko kudeaketan parte har dezaten sustatzea.
  • Urkideko Hezkuntza Proiektuaren baitako curriculumekoak ez diren jarduerak antolatzea (kirolekoak, kulturalak eta ludikoak).
  • Urkidek inguruko gizarte- eta kultura-sektoreekin dituen lankidetza-harremanak sustatzea.
  • Ikasleen hezkuntza-bizitzarako interesgarria jotzen dugun edozein zereginetan gure laguntza ematea.
  • Ikasleen hezkuntza-curriculuma erabat garatzen dela eta Urkideko hezkuntza-komunitateko kide guztien artean adiskidetasun ona dagoela zaintzea.
  • Hezkuntza-inguruneari eusten laguntzea, ikastetxe bat ahalik eta baldintza onenetan izateko.
  • Ikasle guztien ikasketen jarraipena ziurtatzea.
  • Bazkideen diru-laguntzak eta kuotak kudeatzea.


popup

Batxilergoko Ate Irekien jardunaldi berria eta informazio pertsonalizatua