Urtero, Batzar bat egiten dugu gure bazkide guztiekin, balantze ekonomikoa (kontu horiek bazkideen eskura daude Urkideren webgunearen bidez) eta guraso-elkarteak ikasturteko lanaren alderdi garrantzitsuenak ezagutarazteko.
Elkarteak urtean 100.000€ kudeatzen ditu, jasotako diru-laguntzen eta bazkideen kuoten artean (urtean 36€ familia bakoitzeko, hiru ordainketatan banatuta).
Aurreko ikasturtean, zati batean edo osorik, programa berezi hauek finantzatu ziren:
- Dramatizazioa
- Gabonetako opariak (Olentzerok banatzen dituenak)
- Izotz gaineko irristaketa
- Irakurketa integrala
- Guraso Eskola prestakuntza
- Liburutegi Zerbitzua (Monitora)
- Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetarako igeriketa
- Bizikidetza
- Patioaren zaintza