• Español
  • Euskera
“Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako” goi-mailako formakuntza zikloa

Sarbideko baldintzak:

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    • Batxilergoko titulua.
    • Unibertsitateko titulua.
    • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari edo Teknikari Espezialista titulua.
    • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua.
  2. Gainditu izana:
    • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila.
    • Goi- Mailako Heziketa- Zikloetara sartzeko proba.
    • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
    • UZI edo PREU.

 

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.

Ikasketaren iraupena:

2000 ordu.

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:

  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen ebaluazio-plana garatu eta erregistratzea, aplikazio-tresnak eta -sekuentzia eta lortutako datuen tratamendua eta helburua zehaztuz, hori guztia informazioaren teknologien laguntzarekin.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko kudeaketa egitea, hori sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
  •  Banakako, taldeko, erremintako eta jolaseko gorputz- eta kirol-ekintzen irakaskuntza programatzea, parte-hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, metodologia didaktikoa eta animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  •  Gizarte- eta kirol-inklusioko jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, eta esku hartzeko metodologia egokiena eskaintzea.
  •  Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolasen bidezko olgeta programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  •  Era guztietako parte-hartzaileentzako gorputz- eta kirol-jarduerak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta faseak errespetatuz.
  •  Adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea eta sekuentziatzea, saio edo jardueren helburuak eta faseak errespetatuz.
  • Era guztietako parte-hartzaileentzako jolas-saio edo -jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, programatutako saio edo jardueretako helburuak eta faseak errespetatuz, eta jardueraren eta taldearen dinamikari egokituz.
  •  Jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak daudela bermatzea, beharrezkoak diren espazioak, ekipoak eta materialak prestatuz.
  •  Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

 

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren animatzailea.
  • Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta jolas-jardueren animatzailea.
  • Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren koordinatzailea.
  • Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
  • Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea.
  • Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
  • Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe, baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
  • Animazio turistikoko sailaren burua.
  • Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
  • Ur instalazioetan soroslea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek arlo hauetan gauzatzen du bere jarduera: gizarte-animazioa, gorputz- eta kirol-irakaskuntza testuinguru eta adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz, antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da.

Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Ur-instalazioetako soroslea.

  •  Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jardueren zuzendaria/koordinatzailea.

 

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
1.kurtsoa

  • Talde-dinamizazioa. (99 o.)
  • Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea. (198 o.)
  • Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak. (99 o.)
  • Banakako kirol-jarduera fisikoak. (231 o.)
  • Taldeko kirol-jarduera fisikoak. (165 o.)
  • Kirol-jarduera fisikoak irakateko metodologia. (99 o.)
  • Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

2.kurtsoa

  • Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. (140 o.)
  • Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea. (40 o.)
  • Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak. (160 o.)
  • Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak. (160 o.)
  • Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua. (50 o.)
  • Ingeles teknikoa. (40 o.)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)

Irakasleak: irakaslana gorputz hezkuntzan, biologian eta ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziadunek egingo dute. Gainera, zenbait arlotan adituak diren irakasleak gonbidatuak daude.

Praktikak enpresetan 370 ordu. Hiruhileko bateko lana kirolaren eta aisialdiaren sektoreko enpresa batean: gimnasioak, udaletako kirol-arloak, kirol-zerbitzuetako enpresak, federazioak, klubak, kiroldegi edota gizarte zentro handiak… Europako herrialde batean praktikak egiteko aukera dago Erasmus plus beken bidez.

Plaza erabilgarriak: 25

20150420-foto-01 20150420-foto-02
20150420-foto-03 20150420-foto-04

 


popup

Batxilergoko Ate Irekien jardunaldi berria eta informazio pertsonalizatua