HEZKUNTZA ESKAINTZA HAUR HEZKUNTZAN
- Hiru hezkuntza-ildo.
- Hizkuntza-eredua: hirueleduna.
- Tratamendu indibidualizatua eta babesa zailtasunak dituzten ikasleentzat: hezkuntza-premia bereziak dituztenen gela, hezkuntza-babeseko espezialistak ikasgeletan.
HIRUELETASUNA HAUR HEZKUNTZAN
ANTOLAMENDUA 3 gela ditugu maila bakoitzeko, eta bakoitza hizkuntza batean oinarrituta dago:
- ingelesa
- euskara
- gaztelania
Eskola-eguna 3 tartetan banatzen dugu:
- 9:00-10:30 (1. hizkuntza)
- 11:00-12:45 (2. hizkuntza)
- 15:00-16:45 (3. hizkuntza)
Taldeak hizkuntza-gela batetik bestera mugitzen dira egun osoan. Talde bakoitzak 3 irakasle ditu (hizkuntza bakoitzeko 1), eta horietako bat tutorea da. Psikomotrizitatearen eta musikaren arloak irakasle espezifikoek ematen dituzte, baita hezkuntza-indargarriko orduak ere:
- Euskara 3, 4 eta 5 urtekoekin.
- Gaztelania 5 urtekoekin.
Hizkuntza bakoitza maskota batekin identifikatzen da, eta maskota hori geletako hormetan eta ikasleek landutako koadernoetan irudikatuta dago.
ORDU BANAKETA HAUR HEZKUNTZAN
HAUR HEZKUNTZA |
||
1.- 9:00-10:30 GAZTELANIA |
2.- 11:00-12:45 EUSKARA |
3.- 3:00-4:45 INGELESA |
|
|
|
A TALDEA |
B TALDEA |
C TALDEA |
INGELESA |
EUSKERA |
GAZTELANIA |
GAZTELANIA |
INGELESA |
EUSKERA |
EUSKERA |
GAZTELANIA |
INGELESA |