Hezkuntza‑komunitate honentzat lehentasun bat da ikasleei prestakuntza humano bat ematea eta haien ondoan izatea, beren parte izango diren balioak eraikitzeko bidean. Enpatia, esker ona, beren barnekotasuna zaintzea, kontzientzia kritikoa, konpromiso aktiboa eta solidarioa, gure iritziz, funtsezkoak dira.
Aurten, ama lurrean eta hura zaintzeko dugun arduran jartzen ari gara arreta, “AMALUR, PACHAMAMA, MOTHER EARTH” leloa jorratuz, ikasgelan jarduerak eginez, eta egun bereziak ospatuz eta oroituz:
1.- Genero indarkeriaren aurkako eguna.
2.- Elkartasunaren astea (Gabonetan).
3.- Bakearen eguna.
4.- Emakumearen Nazioarteko Eguna.
5.- Bokata solidarioa.