ONARTZEA

Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAN ONARTUA IZATEKO PROZESUA

ONARPENA:

Kontsultatu egutegia.

ONARPENAK ESKATZEKO EPEA AMAITU DA.

2021/22 ikasturtean onartua izateko irizpideak (Eusko Jaurlaritza)

Heziketa Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko leku kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi‑mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz.
Goi Mailako Heziketa Ziklo bat ikasteko gainerako lekuak honako era honetan banakatzen dira:

1.- % 60 Batxilergo titulua dutenentzat.

2.- Lekuen % 30 Teknikari titulua dutenentzat.

3.- Lekuen % 10 honako hauentzat:
–  Dagokion aukeraren sarrera‑proba bidez sartzen direnentzat.
– 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat, ikus beherago.
– Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako probaren bidez sartzen direnentzat.
– Beste Lanbide Heziketako Goi‑Mailako Teknikari titulu baten bitartez sartzen direnak.
– Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak.
– Beste sarbide batzuk erabiltzen dituztenak (BBB titulua…).


4.- Antolamendua eta Baremazioa
A taldearen barruan:
 Lekuen % 55 egin nahi den tituluan ezarritako Batxilergoko modalitatea dutela egiaztatzen dutenentzat gordeko da, bai eta, hala badagokio, tituluan aipatzen den ikasgaia gainditu dutenentzat ere

LEHENTASUNEN TAULA

 Ikasketak atzerrian egin dituzten eta titulazioa homologatu gabe duten ikasleentzat lekuen % 5 gordeko da, baldin eta baldintzapeko izen‑emate agiria aurkezten badute.

B taldeko lekuetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Erdi Mailako tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. kidetasuna dutenei. Gainerako eskatzaileei, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. kidetasuna dutenei. 

KIDETASUNEN ZERRENDA

C taldeko lekuak lortzeko, lehentasuna dute c.I atalean daudenek, ondoren c.II atalean daudenek eta horrela hurrenez hurren, c.VI atalean daudenetara iritsi arte.

Lehentasun talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa‑espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

1147/2011 Errege Dekretuan ezarritako tituluak edo eskakizunak, c.II puntuari dagokionez:
– Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.
– Unibertsitate‑orientazioko edo unibertsitate aurreko ikastaroa gainditu izana.









    * Derrigorrezko eremuak