Slide
PlayPlay
Slide
PlayPlay

IKASTETXEA

Ongi etorri URKIDEra. Ikastetxea 1882an sortu zuen Gasteizko urtsulatarren Kongregazioak eta, 2007an, Lan Elkartuko Herri Onurako Kooperatiba gisa eratu zen.

URKIDE ikastetxeak 52 ikasgela ditu gaur egun, 1.426 ikaslerekin eta 100 pertsona gaino gehiagoko taldearekin, irakasleak eta irakasle ez direnak barne hartuz.

PROIEKTU PEDAGOGIKO PROPIOA, HIRUELEDUNA ETA ETENGABE EBOLUZIONATZEN ARI DENA

2003an, URKIDE Euskadiko lehen ikastetxeetako bat izan zen euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hezteko eredu hirueleduna ezartzen. Orduz geroztik, ikasgeletan CLIL (Content and Language Integrated Learning) pedagogia aplikatu du ikasgeletan. Lan egiteko modu horrek hemeretzi urtetan egindako ibilbidearen bermea du, hainbat ikasle‑promozio atera baitira jadanik erronka akademiko edo profesional berriei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunekin prestatuta.

Bestalde, 2015ean egindako gogoeta profesionalaren testuinguruan, ikastetxearen esparru pedagogiko berria sortu zen: URKIDE BIDEAN. Bidearen ideiak, batetik, ikasle bakoitzak bere buruaren bertsio on baterantz egiten duen aurrerapena iradokitzen du eta, bestetik, ikastetxeak berak egiten duena, zeinak kalitatezko eta etengabe eguneratzen ari den diseinu didaktikoaren aldeko apustua egin baitu.

KUDEAKETAK AINTZATESPEN PRESTIGIOTSUENEN BERMEA DU

TRIBU BAT GARA

Proiektu amankomun bat eraikitzen dugu egunero, ikasleen, familien eta langileen parte hartzearekin.
«Haur bat hezteko tribu osoa behar da».
Proiektu integratzailea da, aktiboa, pluralista, partaidetzazkoa, demokratikoa eta inguruneari irekita dagoena, hurbileko ikastetxe bat izan gaitezen, berritzailea, konprometitua, aniztasunari adi dagoena eta, batez ere, aldaketetara eta behar berrietara azkar egokitzeko aukera emango diguna.

Itunpeko ikastetxe bat da, kudeaketaren oinarri gisa honako hauek dituena: ikasleen eta familien arreta, jarduera guztien etengabeko hobekuntza eta irakasleen gaitasuna eta eguneratzea.

GALERIA