URKIDEk kooperatiba eta Onura Publikoko formula aukeratu zuen, erakunde horiek balioetan oinarritzen diren enpresak direlako, eta lankidetzaren bidez mundu hobe bat eraikitzea dutelako helburu.
Balio etiko nagusiak honako hauek dira:
1.- Zintzotasuna.
2.- Jarrera irekia, harkorra.
3.- Gizarte‑erantzukizuna, gainerako pertsonekiko errespetua eta komunitatearekiko interesa.
Gure ikasleek funtsezko balio horiek propiotzat sentitzea eta barneratzea nahi dugu.