GURASO ELKARTEA

NORTZUK GARA?

URKIDEko Ikasleen Guraso Elkartea (IGE) Urkide ikastetxeko familia guztiek osatzen dugu, Urkids etapatik hasi eta Batxilergora arte, ikasle guztiek jasotzen baitituzte, modu batean edo bestean, IGEk ikastetxerako diruz laguntzen dituen jardueren onurak.

IGEren Batzordean, une honetan, 9 guraso boluntario gaude, eta ikastetxearekin batera lan egiten dugu, Urkide ikastetxeko familia guztiak ordezkatuz, gure seme‑alaben hezkuntzan aktibo eta presente egoteko helburuarekin, eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko diguten alderdiak proposatuz.

GURASOAK GARA

ZER EGITEN DUGU?

Estatutuetan jasotako egitekoak jarraitzen ditugu.

1.- Urtean behin, Ohiko Batzar Orokorrean, aterak irekitzen dizkiegu bazkide guztiei, aurreko ikasturtean landu ditugun aurrekontuen eta jardueren berri izan dezaten, eta aurtengo ikasturtean landuko ditugunak ezagutu ditzaten. Akta Inika izeneko plataformaren bidez bidaltzen diegu bertaratzeko aukera izan ez duten familiei, eta web‑orrian ere sartzen dugu (esteka honetan klik egin dezakezu).

2.- Aldian behingo bilerak: hilero biltzen gara, eta baita beharrezkoa den guztietan ere, gai‑zerrendan ditugun premien arabera. Ikastetxeko familia guztien esanetara gaude, ikastetxeari, bertako jarduerei eta abarri buruzko edozein kezka entzuteko, eta laguntzen eta konpontzen saiatzeko; horrez gain, beharrezkoa denean, ikastetxeko organoen aurrean bitartekari gisa ere jarduten dugu.

Bilera horietara joatea eskatzen duten bazkide guztiak joan daitezke.
Bilera horietan hainbat ideia eta proiektu sortzen dira, eta horiek ere entzun eta ikastetxeari helarazten dizkiogu. Hona hemen adibide batzuk:
– Familia batzuek proposamen bat egin zuten jolastoki hezkidetzailearekin lotuta eta, une honetan, gauzatzen ari dira, jada agertu diren (parkourra) eta ikasturtean zehar agertuko diren hainbat elementuren bidez.
– Lehen Hezkutzan teknologia berriak erabiltzeari buruzko hausnarketa‑taldea.
– Eskola‑materiala eta liburuak.

Beste batzuetan, familia batzuen interesak ez datoz bat beste batzuenekin, eta bitartekari izatea eta guztiontzat ona den hori bilatzea dagokigu. Dena den, gure ustez, funtsezkoa da ikastetxearen, familien eta ikasleen arteko lankidetza, URKIDE izeneko “tribu” handiari eusten jarraitzeko.

3.- Harreman estua dugu ikastetxearekin, bi alderdientzat sor daitezkeen behar guztiei erantzun ahal izateko.

4.- Eskolaz kanpoko kirol- eta kultura‑ekintzak antolatzen eta koordinatzen ditugu Batzordearen bidez; horretarako, Eskolaz kanpoko jardueren koordinatzailea dugu, ikastetxeko kide ere badena, jarraitutasun bat emanez ikastetxearen eta IGEren proiektuari.

5.- Honako jardueretan ekonomikoki parte hartzen dugu IGEren bitartez:
Olentzeroren opariak Urkids, Haur eta Lehen Hezkuntzarako.
Uretako jarduera hezigarriak Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan.
Liburutegi zerbitzua 15:00etatik 18:00etara.
Ikasteko teknikak Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera, URKIDE Berrikuntza‑ren eskutik.
Mekanografia KLUPPY plataformaren bidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailan (aurten hasi da).
Irakurketa integrala lantzeko plataforma DBHn.
Dramatizazio Aretoa, Gaztelania Sailak bere eskoletarako erabiltzen duena.
Orientazio‑hitzaldiak Batxilergoko ikasleentzat.
Diploma eta oparia Batxilergoko graduatuentzat.

6.- IGEren ekimenez, 2019‑2020 ikasturtean Guraso Eskola jarri genuen martxan. Eskola hori etaparen araberako hiru eskolatan banatuta dago (Urkids‑Haur Hezkuntza; Lehen Hezkuntza; DBH‑Batxilergoa), eta Gasteizko Udalaren eta IPACEren laguntzarekin egiten da (doako jarduera da, Gasteizko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuaren kontura egiten dena). Etapa bakoitzak saio bana egiten du hilean behin, 15:15etik 16:45era.

7.- IGEren barruan dauden hainbat batzorde/talderi laguntzea:
– Naturkideak.
– Inauterietako Batzordea.
– URKIDEAK Aisialdiko taldea.

8.- Garrantzitsua iruditzen zaigu gizartean gure aletxoa jartzea, eta proiektu solidarioak bultzatzen ditugu, hala nola Txokolatada, ekimen horren bitartez bildutakoa haur‑minbiziaren ikerketara bideratzen baita.

9.- Adierazi dugun bezala, estatutuetan deskribatutako eginkizunak betetzen ditugu eta, horien artean, garrantzitsua iruditzen zaigu honako hauek azpimarratzea:
– Familien ordezkari gisa parte hartzea Eskola Kontseiluan, hauteskunde‑prozesuetan laguntzea eta IGEko hautagaiak proposatzea. Bazkideei Eskola Kontseiluan eta ikastetxean gertatutako guztiaren berri ematea.
– Emandako hezkuntzan kalitatea bultzatzea eta sustatzea.
Irakasleekin eta ikasleekin lankidetzan aritzea, ikastetxeak behar bezala funtziona dezan.
Familiek ikastetxeko jarduerak garatzen lagun dezaten lortzen ahalegintzea.
Familiek ikastetxeko bizitzan parte‑hartze aktiboa izan dezaten bultzatzea eta sustatzea.
– Hala eskatzen duten familiei laguntzea, beren seme‑alaben hezkuntzarekin, eskubideekin eta betebeharrekin zerikusia duen edozein gaitan.
Prestakuntza jarduera osagarriak antolatzea, familien eta ikasleen mesederako.
– Ikastetxeko hezkuntza‑jardueretan laguntzea.
– Ikastetxearen hezkuntza‑proiektua sendotzeko jarduerak egitea.
Familiei IGEren berezko jarduerei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.
– Hezkuntza‑komunitatearen baitako bizikidetza sustatzea.

URKIDE IGE-REN ZUZENDARITZA BATZORDEA

Presidenteak, presidenteordeak, idazkariak, idazkariordeak, diruzainak eta batzordekideek osatzen dute. Horien guztien eginkizunak Estatutuetan daude ezarrita.

IGEren egungo Zuzendaritza Batzordeak honako kide hauek ditu:

Presidentea: Felipe Luzuriaga.

Presidenteordea: Asier Álvarez de Arkaia.

Idazkaria: Ainara Jiménez.

Diruzaina: Laura Fuente.

Jarduera kulturalak:
Asier Álvarez de Arkaia.
Ixone Díaz.
Charo Ibáñez.
Raquel Martínez.

Kirol jarduerak:
Asier Álvarez de Arkaia.
Laura Gutiérrez.
Elena Pinedo.

Eskolaz kanpoko ekintzen koordinatzailea:
Pablo Martínez de Aragón.

KUOTA

Babesten eta sustatzen ditugun ekimen horiei guztiei eusteko, urteko 39 €‑ko kuota mantentzen dugu (kuota hori familia bakoitzeko da, ez seme‑alaba bakoitzeko). Beti bezala, 13 €‑ko 3 kuotatan zatikatuta kobratuko da.

URKIDE IGE-REN BATZORDEAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO MODUA

Hori guztia dela eta, ikastetxeko familia GUZTIAK dira IGEkoak eta, iradokizunen bat, eskaintzaren bat, proposamenen bat edo ekimenen bat baduzue, honako helbide honetara bidal diezagukezueampa@urkide.org

ESKERRIK ASKO bazkide guztiei zuen konfiantzagatik eta URKIDE GURASO ELKARTEKO kide izateagatik.

Lanean jarraituko dugu, gure onena emanez.