URKIDE Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkarteak (IGE) kudeatzen ditu.
URKIDE Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkarteak (IGE) kudeatzen ditu.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN HASIERA-DATA:
Astelehena, urriak 3.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN AMAIERA‑DATA:
Asteazkena, maiatzak 31.
IZENA EMATEKO EPEAK:
Azken eguna: ekainak 7, asteartea, 15:00ak baino lehen
IZENA EMATEKO MODUA: Inikak bidali duen formularioaren bidez soilik.
ORDAINTZEKO MODUA:
Urteko ordainketa hiru ordainagiritan zatikatuko da (uztaila, azaroa eta otsaila).
Hiru ordainketetako edozein egin ondoren, ez da dirurik itzuliko.
– Izena emateko epea amaitzen denean, jarduera bakoitzaren egoeraren berri emango da, bai eta eskolaz kanpoko ekintza bakoitzaren leku kopuru maximoaren berri ere.
– Ez ahaztu gutxieneko kopuruak daudela eskolaz kanpoko ekintza bakoitza martxan jartzeko.
– Gogoratu, halaber, hiru ordainketak urteko kuotaren zatikapenari dagozkiola,
eta ez direla hiruhilekoko ordainketak; izan ere, ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
URTE OSORAKO ANTOLATZEN dira eta, beraz, izen‑ematea urte osorako da, ez hiruhileko baterako.
PSIKOMOTRIZITATEA:
Jarduera honetan garapen motorra eta gorputzarena lantzen dira, ikuspegi ludiko eta sortzaile batetik; hemen lantzen dena, ondoren, baliagarria izango da Kirol Jokoen Oinarrizko Trebetasunetan eta Trebetasun Espresiboetan sakontzeko.
JOLASTEN GOZATZEA:
HAVE FUN PLAYING – JOLASTEN
Ikasleentzako aisialdirako leku bat da, non era guztietako jarduerak (espresiboak, ludikoak, eskulanak, etab.) lantzen baitira ingelesez.
GOZATU JOLASTEN
Ikasleentzako aisialdirako leku bat da, non era guztietako jarduerak (espresiboak, ludikoak, eskulanak, etab.) lantzen baitira euskaraz.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN HASIERA‑DATA:
Astelehena, urriak 3.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN AMAIERA‑DATA:
Asteazkena, maiatzak 31.
IZENA EMATEKO EPEAK:
Azken eguna: ekainak 7, asteartea, 15:00ak baino lehen
IZENA EMATEKO MODUA: Inikak bidali duen formularioaren bidez soilik.
ORDAINTZEKO MODUA:
Urteko ordainketa hiru ordainagiritan zatikatuko da (uztaila, azaroa eta otsaila).
Hiru ordainketetako edozein egin ondoren, ez da dirurik itzuliko.
– Izena emateko epea amaitzen denean, jarduera bakoitzaren egoeraren berri emango da, bai eta eskolaz kanpoko ekintza bakoitzaren leku kopuru maximoaren berri ere.
– Ez ahaztu gutxieneko kopuruak daudela eskolaz kanpoko ekintza bakoitza martxan jartzeko.
– Gogoratu, halaber, hiru ordainketak urteko kuotaren zatikapenari dagozkiola, eta ez direla hiruhilekoko ordainketak; izan ere, ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK URTE OSORAKO ANTOLATZEN dira eta, beraz, izen‑ematea urte osorako da, ez hiruhileko baterako.
ADIERAZPEN ARTISTIKOA
Eskuz egiteko askotariko jarduera ugari lantzen dituzte, besteak beste, zeramika, marrazkigintza eta plastika. Helburu nagusiak trebetasun horiek maila orokorrean ezagutzea da, eta baita ikasleen sormena garatzea ere.
PLAYING‑JOLASTEN
Euskaraz eta ingelesez sozializatzeko guneak bideratzea, jolasaren eta jarduera ludikoen bidez. Helburua ez da eskolen errefortzu bat edo errendimendu akademikoa hobetzeko esparru bat izatea, baizik eta haurrei beren ohiko harremanetan hizkuntza horiek normalizatzen lagunduko dien tresna bat izatea.
KIROL AURREKO JOKOAK
(AURREKIROLA) Oinarrizko gaitasunak, trebetasunak, gaitasun fisikoak eta koordinaziozkoak lantzea, jolasaren bidez eta hainbat material erabiliz. Helburua pertzepzioarekin eta motrizitatearekin lotutako gaitasunak garatzen laguntzea da, eta baita zenbait kiroletarako hastapena ematea ere, modu ludiko eta generiko batean.
ROBOTIKA (ROBOTIKAREN HASTAPENAK ETA LEGO)
Ordenagailuak modu ludiko eta dibertigarrian erabiltzen hastea, betiere ikasleen hezkuntza‑beharretara bideratutako edukiak aplikatuz. Programazio- eta robotika‑tresnekin ere lan egiten hasiko gara, LEGOren materialekin, kasu batzuetan.
LUDOGYM
Ezagutu gaitasun gimnastikoen oinarriak modu ludikoan, jolasen bidez, musikarekin eta erritmoarekin. Ikasi kirol modalitate horren berariazko ariketak tailer ludiko eta entretenigarriekin.
URBAN DANCE KIDS
Urban Dance jarduerarako hastapenak, ikasleen adinari egokituta.
Urban Dance: Musika, akrobaziak, koreografia, ikuskizunak eta emanaldiak, den‑dena eskura duzu.
ZERAMIKA FAMILIAN EGITEKO TAILERRA
Ikasleek beren familiekin batera zeramikarekin lotutako jarduera artistikoetan parte hartzea helburu duen jarduera, taldean eta modu dibertigarrian, familian gozatzeko moduan.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN HASIERA‑DATA:
Astelehena, urriak 3.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN AMAIERA‑DATA:
Asteazkena, maiatzak 31.
IZENA EMATEKO EPEAK:
Azken eguna: ekainak 7, asteartea, 15:00ak baino lehen
IZENA EMATEKO MODUA: Inikak bidali duen formularioaren bidez soilik.
ORDAINTZEKO MODUA:
Urteko ordainketa hiru ordainagiritan zatikatuko da (uztaila, azaroa eta otsaila).
Hiru ordainketetako edozein egin ondoren, ez da dirurik itzuliko.
– Izena emateko epea amaitzen denean, jarduera bakoitzaren egoeraren berri emango da, bai eta eskolaz kanpoko ekintza bakoitzaren leku kopuru maximoaren berri ere.
– Ez ahaztu gutxieneko kopuruak daudela eskolaz kanpoko ekintza bakoitza martxan jartzeko.
– Gogoratu, halaber, hiru ordainketak urteko kuotaren zatikapenari dagozkiola, eta ez direla hiruhilekoko ordainketak; izan ere, ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK URTE OSORAKO ANTOLATZEN dira eta, beraz, izen‑ematea urte osorako da, ez hiruhileko baterako.
ADIERAZPEN ARTISTIKOA
Eskuz egiteko askotariko jarduera ugari lantzen dituzte, besteak beste, zeramika, marrazkigintza eta plastika. Helburu nagusiak trebetasun horiek maila orokorrean ezagutzea da, eta baita ikasleen sormena garatzea ere.
ROBOTIKA (programazioa, robotika eta Lego)
Ordenagailuak modu ludiko eta dibertigarrian erabiltzen hastea, betiere ikasleen hezkuntza‑beharretara bideratutako edukiak aplikatuz. Programazio- eta robotika‑tresnekin ere lan egiten hasiko gara, LEGOren materialekin, kasu batzuetan.
GIMNASTIKA ERRITIMIKOA (BERRIA)
Ekin ezagutza korporalei eta egin lehen kontaktu bat gimnastika erritmikoaren aparatuekin.
JUDO
Kirol modalitate honetarako hastapenak: jolasen eta berariazko ariketen bidez modu dibertigarri eta didaktikoan ikasi eta praktikatzen da. Oinarrizko gaitasun motorrak eta lokomozio‑aparatua garatzen ditu, haurraren indarra, koordinazioa, abiadura, malgutasuna eta oreka lantzen dira eta, horrez gain, haurraren autokontrolerako ahalmena garatzen du.
URBAN DANCE
Musika, akrobaziak, koreografia, ikuskizunak eta emanaldiak, den‑dena eskura duzu.
XAKEA
Xake kirol modalitatea irakasten da. Eskola Kirol Atalak antolatutako lehiaketa batzuetan ere parte hartzen dute.
LETTERING‑A (BERRIA)
Lettering‑a letrak marraztuz, diseinatuz eta margotuz gozatzean datza. Gainera, gure Art Journaling‑a pixkanaka sortzeko aprobetxatuko dugu, gure egunak hainbat teknika artistiko erabiliz antolatzeko. Hori guztia ikasle bakoitzaren beharretara eta interesetara egokituz egingo dugu.
ZERAMIKA FAMILIAN EGITEKO TAILERRA
Ikasleek beren gurasoekin batera zeramikarekin lotutako jarduera artistikoetan parte hartzea helburu duen jarduera, taldean eta modu dibertigarrian, familian gozatzeko moduan.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN HASIERA‑DATA:
Astelehena, urriak 3.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN AMAIERA‑DATA:
Asteazkena, maiatzak 31.
IZENA EMATEKO EPEAK:
Azken eguna: ekainak 7, asteartea, 15:00ak baino lehen
IZENA EMATEKO MODUA: Inikak bidali duen formularioaren bidez soilik.
ORDAINTZEKO MODUA:
Urteko ordainketa hiru ordainagiritan zatikatuko da (uztaila, azaroa eta otsaila).
Hiru ordainketetako edozein egin ondoren, ez da dirurik itzuliko.
– Izena emateko epea amaitzen denean, jarduera bakoitzaren egoeraren berri emango da, bai eta eskolaz kanpoko ekintza bakoitzaren leku kopuru maximoaren berri ere.
– Ez ahaztu gutxieneko kopuruak daudela eskolaz kanpoko ekintza bakoitza martxan jartzeko.
– Gogoratu, halaber, hiru ordainketak urteko kuotaren zatikapenari dagozkiola, eta ez direla hiruhilekoko ordainketak; izan ere, ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK URTE OSORAKO ANTOLATZEN dira eta, beraz, izen‑ematea urte osorako da, ez hiruhileko baterako.
ROBOTIKA (programazioa, robotika eta Lego)
Ordenagailuen, tresna ofimatikoen eta Interneten erabileran sakontzea, modu ludiko eta dibertigarrian, betiere ikasleen hezkuntza‑beharretara bideratutako edukiak aplikatuz. Programazio- eta robotika‑tresnetan sakonduko dugu, LEGOren materialekin, kasu batzuetan.
MARRAZKIGINTZA
Marrazkigintza artistikoaren hastapenak, artistikako jardueretan landutako edukietatik abiatuz.
DISEINUA
Irudia hizkuntza bisual gisa. Hemen irudia irakurtzen ikasten dute, eta “irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela”; horrez gain, gure kartelen eta karatulen diseinuetan gure irudi propioak sortzeko, objektuak testuingurutik ateratzeko… tresnak ezagutuko dituzte.
ZERAMIKA
Sormena zeramikaren bidez sustatzea eta jarduera honetan aurreko ikastaroetan egindako lana perfekzionatzea.
ARGAZKIGINTZA DIGITALA
Argazkigintza digitalaren oinarrizko kontzeptuak eta trukoak ikastea, kamerarekin egindako argazkiak hobetzeko eta ukituak egiten jakiteko.
URBAN DANCE
Musika, akrobaziak, koreografia, ikuskizunak eta emanaldiak, den‑dena eskura duzu.
XAKEA
Xake kirol modalitatea irakasten da. Eskola Kirol Atalak antolatutako lehiaketa batzuetan ere parte hartzen dute.
LETTERING‑A (BERRIA)
Lettering‑a letrak marraztuz, diseinatuz eta margotuz gozatzean datza. Gainera, gure Art Journaling‑a pixkanaka sortzeko aprobetxatuko dugu, gure egunak hainbat teknika artistiko erabiliz antolatzeko. Hori guztia ikasle bakoitzaren beharretara eta interesetara egokituz egingo dugu.
ZERAMIKA FAMILIAN EGITEKO TAILERRA
Ikasleek beren gurasoekin batera zeramikarekin lotutako jarduera artistikoetan parte hartzea helburu duen jarduera, taldean eta modu dibertigarrian, familian gozatzeko moduan.
URTEKO KUOTAK:
Benjamin kategoria (LH 3 eta 4): 201 euro.
Kimu kategoria (LH 5 eta 6): 219 euro.
Haur kategoria (DBH 1 eta 2): 261 euro.
Kadete eta junior kategoria (DBH 3 eta 4 eta Batxilergoa): 324 euro.
Kuota horiek hiru ordainketetan zatikatuko dira: uztaila, azaroa eta otsaila.
Behin kuota horiek ordainduta, ez da zenbatekoa itzuliko.
Taldeek irailean jarraipena izan dezaten, hiru kuotetatik lehena uztailean kobratuko da, lekuaren erreserba gisa.
ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIAK:
Gogoratu entrenamenduen ordutegiak eta egunak behin‑behinekoak direla. Baliteke instalazioen erabilgarritasunaren eta egungo egoeraren arabera aldatzea. Udal instalazioetan orduak lortzen saiatuko gara, kirol taldeen ordutegiak hobetzeko.
KIROL EKIPAMENDUA:
Iraileko lehen astean emango da kirol ekipamenduaren berri.
ENTRENAMENDUEN HASIERA:
KADETE ETA JUNIOR KATEGORIA (Batxilergoa eta DBH 3 eta 4): irailaren 2an (aurkezpena jokalariekin). HAUR KATEGORIA (DBH 1 eta 2): irailaren 12an (aurkezpena jokalariekin eta entrenamendua). KIMU KATEGORIA (LH 5 eta 6): irailaren 19an (aurkezpena jokalariekin eta entrenamendua). Benjamin kategoria (LH 3 eta 4): irailaren 26an.
Irailaren 26tik aurrera denboraldiko ordutegiekin hasiko gara. Egun hori iritsi arte (denboraldiaurrean) baliteke ordutegietan aldaketak egotea, ezingo baititugu udal kantxak erabili. Entrenamendu egunak mantentzen saiatuko gara. Ekainean zehar bidaliko dira denboraldiaurreko ordutegiak.
Kadete eta Junior mailetako taldeen kasuan (areto‑futbolerako zein saskibaloierako), udal kantxak bilatzen saiatuko gara, taldeen entrenamenduen egoera hobetzeko. Kantxa horiek lortuko balira, ordutegiak ahalik eta gutxien aldatzen saiatuko ginateke. Irailera arte ez da ofiziala izango.
Zalantzarik izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezue helbide honetara: extraescolaresampa@urkide.org