EUSKARAKO C1

EUSKARAKO C1 PRESTATZEKO ESKOLAK

HELBURUA
Pertsona bakoitzak URKIDEtik atera aurretik lor dezakeen titulazio gorena lortzea.

ORDUTEGIAK
C1 eskolen ordutegia:
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:30era.
Astelehenetan, 16:30etik 18:30era.

Eskolak eta ordutegiak eskariaren mende daude eta taldeak osatu ondoren baieztatuko dira.
Eskolak urrian hasten dira eta uztaila hasieran amaitzen dira.
Eskolak Batxilergoko ikasleentzat dira, izan ere, azterketa egiteko 16 urte beteta eduki behar dira.

NOLA MATRIKULATU?
Interesdun guztiek, lehengo ikasleek zein berriek, izena eman behar dute Inikak
bidalitako formularioa betez.

PREZIOA
180€‑ko bi ordainketa. Urrian eta azaroan. Prezioan ikasleek beharko duten material guztia sartzen da.

OHARRA:
Ikastetxearen printzipioen barruan, errespetua eskatzen dugu, bai ikastaroen helburuekiko, bai taldeko gainerako kideekiko. Argi utzi nahi dugu ez direla euskarako errefortzu ikastaroak; nahiko erritmo bizia eskatzen dute. Hori dela eta, C1erako eskoletarako beharrezkoa da B2a edo gutxienez OSO ONGI bat izatea curriculum‑ikasturte arruntean, eta baita ahalik eta gehien ahalegintzeko gogo handia ere. Horrez gain, inor ahalegintzen ez bada, erritmoa jarraitzen ez badu edo errespeturik agertzen ez badu, taldean jarraitzea zalantzan jartzera behartuta egongo gara.

Argibide gehiago: Iñigo Otsoa de Etxaguen (iotsoa@urkide.org)