ROCK SCHOOL

AVANT MUSIC CENTER

Gure instalazioak Gasteizko bihotzean daude (Olagibel 25), Foru plazatik minutu batera eta Urkide ikastetxetik bost minutu eskasera. Hori dela eta, oso komunikazio ona dugu, hirigunearekin ez ezik, hiri osoarekin ere, hainbat autobus eta tranbia lineek geralekuak baitituzte
AMCtik oso gertu.

Gure ikasketa-planak hainbat musika tresnarako irakasgaiak hartzen ditu barne,
7 urtetik aurrera hasteko aukerarekin.

IRAKASGAIAK

Gitarra elektrikoa.
Gitarra akustikoa.
Gitarra klasikoa.
Baxu elektrikoa.
Bateria.
Kantu modernoa.
Piano modernoa.
Piano klasikoa.
Teklatua.
Ukelelea.
Musika-hizkuntza.
Harmonia modernoa.
Konposizioa eta inprobisazioa.
Baby Jazz.
Little Rock.
Child Band Experience.
Kids antzerki musikala.
Comboa.
Musika-produkzioa.

Gainera, 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako gure metodo propioa dugu, Music & Kids izenekoa. Metodo horren bitartez, musikarekiko zaletasuna transmititzen zaie txikitatik, erritmorako sena, koordinazioa, gorputz‑adierazpena eta laguntasuna garatzen dituzten dinamiken bidez.

Berritasun gisa, eta musika tresnarik jo gabe agertoki batean debuta egin nahi dutenentzat, Antzerki Musikala irakasgaiak 6 eta 15 urte bitarteko ikasleak gozaraziko ditu.

AZTERKETAK EGITEKO BAIMENDUTAKO ESKOLA

Gure musika eskola modernoa Rockschoolera atxikita dago, zeina musika modernoko azterketen hornitzaile nagusia baita mundu mailan.

TITULUAK

Rockschoolen tituluak akreditatuta daude eta baliodunak dira Europar Batasuneko Bolognako Itunaren baitan, eta Kualifikazioen Europako Esparruan (EQF -European Qualifications Framework) txertatuta daude. Rockschool ziurtagiri guztiak EQF maila jakin bati lotuta daude.

Horrez gain, Rockschooleko 6., 7. eta 8. mailetako azterketek UCAS puntuak ematen dituzte, zeinak erraztu egiten baitute Erresuma Batuko unibertsitateetara eta goi-mailako ikastetxeetara sartzea.

ORDUTEGIAK

16:00etatik 21:00etara

Informazio guztia, eskola-egutegiak eta tarifak*:
www.avantmusiccenter.com

*Urkideko ikasleek % 10eko beherapena dute oinarrizko tarifetan; galdetu harreran.