Joan den larunbatean, apirilaren 2an, Urkideko Legokide 1 taldeak First Lego League-ko (FLL) fase estatalean parte hartu zuen, Cargo Connet garraioaren konexioa, Torremolinosen (Malaga) ospatutakoa, hirugarren saria lortuz.

Fase hori aurrez aurre egin zen, eta Estatu osoko 38 taldek hartu zuten parte. Antolakuntzatik nabarmendu zuten aurkeztutako roboten eta proiektu zientifikoen maila oso altua izan zela, eta, beraz, meritu handia duela sari handi hori lortu izanak.

Legokide taldeak etxeko animalien garraioa hobetzera bideratutako proiektu zientifiko bat aurkezu zuen, Transporpet izenekoa, zeinak mini-ordenagailu bat duen, bidaian zehar animaliaren egoera monitorizatzeko sentsore batzuk kontrolatzen dituena eta beharrezkoa denean ura edo mezu lasaigarriak emateko aukera ematen duena.

Zehatzago ikus daiteke transporpet.es webgunean.

Zorionak eta eskerrik asko taldeko kideei, entrenatzaileei eta esperientzia paregabe honetaz gozatu zuten familiei!!

 

[:]