Bizitza liburu bat bezalakoa dela diote non ez dakite zer aurkituko duten orrialdea igaro ondoren.

Diotenez, elkartzen bagara, kolore ezberdinek osatzen duten ostadarra bezain handia izango da lortuko duguna.

Diotenez, arrain bat, sagu bat eta hartz bat konturatu ziren ekintza handi orok bere sari handia duela.

Kontatzen dutenez, erabakitasunez hipopotamoen eta dragoien arazoak desagertu egiten dira.

Denok dugu ipuin gogokoena, eta udazkeneko unikornioek, kometek eta arratsaldeek ilusioz eta askatasunez betetzen dituzte gure bizitzak.

Literatura, Poesia andereñoa, Eleberria, Ipuina, Teatro jauna eta gu guztiok Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen apirilaren 23an.

Egun berezi hau ospatzeko asmoz, ipuin guzti hauek ilusioz eta grinaz sortu dira. Haur Hezkuntzatik, irakasleei, gurasoei eta haurrei papera, luma eta ahotsa eskaini nahi izan diegu, denok barruan daramagun idazle hori aska dezaten. 11 istorio eta olerki txiki. 11 altxor txiki bildu ditugu, eta harrapakin pirata bana gorde duzue 5 bideotan, espero dugu gozatuko duzuela.

“Altxor gehiago dago liburuetan altxorraren uharteko harrapakin pirata guztietan baino”

– Walt Disney.