• Español
  • Euskera
Hezkuntza proiektua

 

HEZKUNTZA INTEGRALA

Gure HEZKUNTZA INTEGRALAREN eredua pertsonaren, bizitzaren eta munduaren ikuskera humanista batean oinarrituta dago, eta dimentsio guztiak hartzen ditu kontuan:

  • Dimentsio fisiko eta psikomotorra.
  • Dimentsio intelektual-kognitiboa.
  • Dimentsio afektibo-emozionala.
  • Dimentsio soziokulturala.
  • Dimentsio etiko-transzendentea.

col_proyecto

Ikasleak, gure jarduera guztien ardatz.

col_proyecto_2_eus

col_proyecto_3_eus

 

HEZKUNTZA HELBURUAK

1. Ikasleen ahalmen guztiak garatzen laguntzea, bakoitzaren aukera errealen arabera:

– Adimen anizkoitzetan oinarrituta, gure ikasleen ahalmenak garatzea.

2. Oinarrizko gaitasunak eta funtsezko trebetasunak eskuratzea.

– Gure ikasleen oinarrizko gaitasunak eta funtsezko trebetasunak eskuratzea, eta, horretarako, curriculum-edukiak zein ikastetxeak antolatutako beste edozein jarduera bideratzea.

3. Bizikidetza, bake positibo, giza eskubide, justizia, elkartasun eta inklusiorako hezkuntza.

– Tolerantzian eta askatasunean oinarritutako hezkuntza, betiere bizikidetza-printzipio demokratikoen barruan.

– Gatazken prebentzioa eta gatazken ebazpen aktiboa.

4. Hizkuntzen tratamendua irakatsi eta ikasteko prozesuan (hizkuntza ofizialena zein atzerrikoena).

– Curriculum-edukien ikaskuntza, hizkuntzak bateratuta (HTB proiektua edo Hirueletasuna).

– Hainbat hizkuntzatan beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea.