Atsegin handiz jakinarazten dizuegu aurtengo kanpamenduetan lanean ari garela.

Aurten, taldearen koordinazioan aldaketa bat izango dugu.

Pablo Martínez de Aragón, koordinatzaile berria izango da. Aspalditik ikastetxeko UR KIDEAK aisialdiko taldea kudeatzen duena. Berarekin batera, Mamen Delgado egongo da. Urte batzuk daramatza haur txikien begirale gisa, eta haur hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen jarduerak prestatuko ditu.

Jarduera berritzaileetan lan egiten ari gara, baita jarduera batzuk ere Gasteiztik kanpo, gau bat pasatzen handiekin.

Inikatik zirkular bat bidali diegu haur hezkuntzako 1. mailatik lehen hezkuntzako 6. mailara bitarteko familia guztiei. Hor duzue horiei buruzko informazioa.

Bide batez, kanpamenduetako maskota berria aurkeztuko dizuegu. Ikastetxearen modernizazio prozesuari jarraituz, gure igeltxoa ezin zen atzean geratu.

Maiatzean informazio gehiago emango dizuegu eta izen emateak egingo ditugu.

Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete posta elektroniko honen bidez: campamentos-udalekuak@urkide.org

Agur bero bat,

Kanpamentuen koordinazioa