EGUTEGIA

EGUTEGIA
Eskaerak honako bi moduetako batean aurkeztu ahal izango dira:
1.- On-line, 2025eko martxoaren 31tik apirilaren 11ra arte, biak barne.
2.- Aukeratutako lehenengo ikastetxean:
Urkide bada, idazkaritza ordutegian (astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 17:15etara).
Ikastetxe honetan onarpen-prozesuaren dokumentazioa izapidetu nahi baduzue, esteka honetan klikatu: aldez aurreko hitzordua.
BATXILERGOAN ONARTZEKO IRIZPIDEAK ETA BAREMOA (2025-26KO IKASTURTEKOA):
| LEHENTASUNEZKO IRIZPIDEAK | PUNTUAZIOA | ||
| Ataleko guztizko maximoa | Azpiatalak | ||
| 1.- | Ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean matrikulatutako anai‑arrebaren bat edo gehiago egotea | 6,5 | |
| 2.- | Ikaslearen bizilekutik edo gurasoen edo legezko tutoreen lantokitik hurbil egotea (kontzeptuok ez dira metagarriak) | 7 | |
| 2.1. Eragin‑eremuaren barruan, ikaslearen bizilekutik hurbilen dauden ikastetxe publikoak eta/edo itunpeko ikastetxeak eskatzea | 7 | ||
| 2.2. Ikaslearen bizilekua eskatutako ikastetxearen eragin‑eremuaren baitan egotea | 5 | ||
| 2.3. Ikaslearen bizilekua eskatutako ikastetxearen mugakidea den eragin‑eremuan egotea | 2 | ||
| 2.4. Ikaslearen helbidea ikastetxea kokatuta dagoen udalerrian egotea, baina eragin‑eremuetatik eta eremu mugakideetatik kanpo | 1 | ||
| 2.5. Ikaslearen helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan egotea, baina eragin‑eremuetatik, eremu mugakideetatik eta ikastetxea dagoen udalerritik kanpo | 0,5 | ||
| 2.6. Ikaslearen amaren, aitaren edo legezko tutorearen lantokia eskatutako ikastetxearen eragin‑eremuan egotea | 2 | ||
| 3.- | Familia‑unitatearen urteko errenta (kontzeptu metagarriak) | 3 | |
| 3.1. Azken errenta aitorpeneko zerga‑oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga‑oinarriaren baturak 14.000 euro ez gainditzea | 2 | ||
| 3.2. Ikaslearen adina ez duen anai‑arreba bakoitzeko | 0,25 | ||
| Irizpide osagarriak | |||
| 4.- | Amak, aitak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan egitea | 5 | |
| 5.- | Desgaitasuna (% 33tik aurrera) | 2 | |
| 5.1. Ikaslearena | 2 | ||
| 5.2. Anaiarena, arrebarena, aitarena, amarena edo tutorearena | 1 | ||
| 6.- | Familia‑unitatea nahitaezko mugikortasuna dela‑eta lekuz aldatzea, azken urtean familiako edozein kideri desgaitasuna sortu izana, edo genero‑indarkeriaren edo terrorismoaren ondorioz bizilekua aldatzea | 0,5 | |
| 7.- | Familia ugariko senidea izatea | 1,5 | |
| 7.1. Kategoria bereziko familia ugariko senidea izatea | 1,5 | ||
| 7.2. Kategoria orokorreko familia ugariko senidea izatea | 1 | ||
| 8.- | Guraso bakarreko familiakoa izatea | 1 | |
| 9.- | Ikaslea familia harreran egotea | 1 | |
| 10.- | Erditze anizkoitzean jaiotzea | 1,5 | |
| 10.1. Bi seme‑alabako erditzea | 1 | ||
| 10.2. Seme/alaba gehigarri bakoitzeko gehituko dena | 0,25 | ||
| 11.- | Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak hautemandako beste inguruabar garrantzitsu batzuk | 1 | |
| 12.- | Bazkide kooperatibista izatea | 0,5 | |
| 13.- | Ikasketa‑espedientea (amaitutako azken DBH mailari dagokiona) | 1 | |
| 13.1. Nota bikain bada (9) | 1 | ||
| 13.2. Nota oso ongi bada (7) | 0,5 | ||
| 14.- | Beste irizpide batzuk: | 2 | |
| 14.1. Ikaslea, ama edo legezko tutorea genero‑indarkeriaren biktima izatea | 1 | ||
| 14.2. Ikaslea, aita, ama edo legezko tutorea terrorismoaren indarkeriaren biktima izatea | 1 | ||
Klikbakar batean deskargatu.
Onarpenei buruzko edozein zalantza edo galdera baduzue, galdetegi hau bete dezakezue eta lehenbailehen jarriko gara zuekin harremanetan.