Erasmus

ERASMUS +

Erasmus +” Proiektuaren bidez, “Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi‑mailako teknikari” Lanbide Heziketako ikasleei aukera ematen zaie Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua Europako hainbat herrialdetan egiteko.

Proiektu hori Confebasken laguntzarekin eramaten da aurrera, eta 2000. urtean egin zen lehen aldiz. Orain arte, dozenaka gaztek jaso dituzte Frantziara, Portugalera, Italiara, Austriara edo Erresuma Batura joateko mugikortasun bekak.

Horri esker, ikasleek aukera dute URKIDEko prestakuntza osatzeko, hiru hilabeteko esperientzia aberasgarri bat izanez kirolaren, osasunaren edo astialdiaren sektoreko enpresetan, gure mugetatik kanpo.

ERASMUS gutuna

Erasmus Charter For higher education