Joan den larunbatean, “Legokide 3” Urkideko taldea txapeldunorde izan zen Gasteizko egoitzan, First Lego Leagueko (FLL) Euskadiko fasean, “Masterpiece” erronkarekin.

Postu horrek eskubidea ematen die martxoaren 16an Alacanten garatuko den Estatuko fasean parte hartzeko.

Ikastetxeko beste bi taldeek, Challenge kategorian (10-16 urte), Legokide 1 eta 2, ez zuten saririk lortu, baina epaileek oso ondo baloratutako aurkezpenak egin zituzten, beren sormenagatik eta parte-hartzaile guztiek transmititutako ilusioagatik.

Gainera, aurten bi taldek ere parte hartu zuten Explore kategorian (6-9 urte), Legokids 1 eta 2, eta sormenez beteriko aurkezpenak egin zituzten, epaimahaia eta ikusleak liluratuta utziz. Kategoria honetan ez dago taldeen eta parte-hartzaile guztien arteko sailkapenik.

Aurtengo lehiaketan Euskadi osoko 1200 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte eta epaimahaiak Legokide 3ren lana baloratu zuen robotaren portaerari, proiektu zientifikoari, robotaren diseinuari eta talde-balioei buruzko ataletan osatuenetako bat bezala.

Zorionak eta eskerrik asko bost taldeetako kideei, entrenatzaileei eta haiekin esperientzia paregabe hau gozatu zuten familiei!!

Honekin batera doaz albistearen prentsa-estalduraren estekak.

https://www.elcorreo.com/alava/araba/seis-centros-educativos-alaveses-participado-final-first-20240302181231-nt.html

https://www.gasteizhoy.com/legokide-tecnobots-elburgo-ganan-first-lego-league/