Harrobi diploma ofiziala
Asteartean Harrobi ainztatespena jaso genuen: Eusko Jaurlaritzak emandako diploma ofiziala, publikoa eta doakoa.
Honek Euskal Herriko edozein erakunderen euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa aitortzen du. Harrobin ebaluatzen diren erakundeek ebaluatzaile baten ikuspegia eta kontrastea jasotzen dute. Ebaluatzaile horren helburua da euskararen erabileran aurrera egiten laguntzea.
Gure kasuan, ikastetxearen helburuetako bat euskararen barne-kudeaketa eta ikasleena hobetzea da, eta horregatik erabaki da kontraste honetan parte hartzea, aurrera egiten lagunduko diguten hobekuntza-ekintzak lortzeko eta martxan jartzeko




