Joan den larunbatean, martxoak 25, Urkideko Legokide 1 taldeak First Lego League-ren (FLL) estatuko fasean parte hartu zuen, Cartagenan (Murtzia) ospatu zen Superpowered, le energía eta bere zikloaren erronkarekin. Baloreen LEHEN saria lortu zuen, eta horrek Marrakechen (Maroko) maiatzean egingo den munduko faseko gonbidapena ematen die.

        Fase hori aurrez aurre egin zen eta Estatu osoko 47 taldek hartu zuten parte. Antolatzaileek nabarmendu zuten aurkeztutako roboten eta proiektu zientifikoen maila oso altua izan zela, eta, beraz, merezimendu handia duela aparteko sari hori lortzeak.

        Legokidek eguzki-panel flotatzaileak ureztatze-putzuetan jartzera bideratutako proiektu zientifiko bat aurkezten du, Eguzkide izenekoa, instalazio fotovoltaikoetan ohikoak diren zikinkeria-, ihintz-, gainberotze eta tolestura-arazoak saihesten dituena.

Zorionak eta eskerrik asko taldeko kideei, entrenatzaileei, esperientzia paregabe honetaz gozatu zuten familiei eta taldearen bidaia finantzatzen modu erabakigarrian lagundu zuen ikastetxeko guraso-elkarteari!!