PATRONATUA

LEARNING OUT atzerrian hizkuntza-ikastaroak antolatzen espezializatuta dagoen enpresa bat da, zeinak ibilbide luzea baitu sektorean, eta adin, profil eta helburu pertsonal zein profesionalen arabera egokitutako eskaintza baitu.

Bere jardueren artean daude gazte eta adingabeei, eta heldu eta hainbat sektoretako profesionalei zuzendutako programak, au pair programak, atzerrian lan egiteko programak eta ikastetxe, unibertsitate eta erakundeentzako berariazko proposamenak. Konpainiak bezero bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dio, bere premia eta hizkuntza-mailara hobekien egokitzen diren programa eta jomugak identifikatu ahal izateko.

LEARNING OUTek nazioarteko hainbat jomuga eskaintzen ditu Europan, Ipar Amerikan, Ozeanian eta Asian, ingeles, frantses, aleman, italiera, errusiera eta txinera ikastaroak egin ahal izateko, besteak beste, Irlandan, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Kanadan, Maltan, Australian, Zeelanda Berrian, Frantzian, Alemanian, Italian, Errusian eta Txinan.

Sektorean duen esperientziari eta ezagutzari esker, kalitatezko programak eskain ditzake, baita parte-hartzaile bakoitzari prozesuan lagundu ere, atzerrian izango duen prestakuntza-esperientzia aberasgarria, produktiboa eta profil bakoitzaren araberakoa izan dadin.

PATRONATUA