• Español
  • Euskera
Jantokia

Urkide ikastetxeak azken teknologiaz hornitutako sukalde modernoa du, elikagaiak ikastetxean bertan prestatzeko.

Foto de la cocina

Dietetikan eta nutrizioan aditua den talde batek menuak diseinatzen ditu, dieta osasuntsua, askotarikoa eta orekatua eskaintzeko.  Menuak ikasleen berezitasunetara egokitzen dira, batez ere alergiak eta/edo elikagairen batekiko intolerantzia dituztenak kontuan hartuta.  Horretarako, medikuaren agindua behar da.

Gaur egun, 400 otordu baino gehiago prestatzen dira ikastetxean eta Elikaduraren Higienean eta Segurtasunean prestakuntza duen pertsonalak (GASCA enpresakoak) zerbitzatzen ditu.Niños comiendo

GASCA enpresak punta-puntako markako produktuez hornitzen du ikastetxea.

Ikasleek bi ordu-txanda dituzte:

  • txanda: Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzakoek, 13:00etan.
  • txanda: Bigarren Hezkuntzakoek, Batxilergokoek eta Prestakuntza Ziklokoek, 14:30etik aurrera.

2017/18 ikasturterako kuota 6,37€ egunero izango da.


Ikastetxeak AAKPK (Arriskuen Analisia eta Kontrol Puntu Kritikoak) printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistema bat du, prestatzen diren otorduen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Sistema horren arduradunak Elikaduraren Higienean eta Segurtasunean espezializatutako teknikari bat eta sukaldeburua dira.

Urtero-urtero sistema horren inguruko barneko osasun-ikuskaritza egiten da, eta horren bukaeran manipulazio-azalen eta/edo erabilitako tresnen eta prestatutako elikagaien egiaztapen mikrobiologikoa egiten da. Ikuskaritza horretan orain arte emaitza bikainak lortu badira ere,  AAKPK-ko taldeak hobekuntza-ekimen berriak proposatzen ditu urtero, prestatzen diren elikagaien kalitatean zein segurtasunean bikaintasuna lortzeko.

Hiruhilabete honetako menua

Albóndigas