Joan den larunbatean Urkideko Legokide 1 taldeak irabazi zuen First Lego Leagueko (FLL) Euskadiko fasea, Bilboko egoitzan, Superpowered erronkarekin.

Garaipen horrek eskubidea ematen die Cartagenan (Murtzia) martxoaren 25ean eta 26an egingo den Estatuko fasean parte hartzeko.

Challenge kategoriako beste taldeak (10-16 urte), Legokide 2k, ez zuen saririk lortu, baina epaileek oso ondo baloratutako aurkezpena egin zuen, bere sormenagatik eta parte-hartzaile guztiek transmititutako ilusioagatik.

Gainera, aurten Explore kategorian (6-9 urte) talde batek ere parte hartu zuen, Legokids, eta magiaz eta sormenez beteriko aurkezpena egin zuen, bertaratutako epaimahaia eta publikoa liluratuz. Kategoria honetan ez dago taldeen eta parte-hartzaile guztien arteko sailkapenik.

Aurtengo lehiaketan Euskadi osoko 1200 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte eta epaimahaiak Legokide 1en lana baloratu zuen robotaren portaerari, proiektu zientifikoari, robotaren diseinuari eta talde-balioei buruzko ataletan osoena izan zela.

Zorionak eta eskerrik asko hiru taldeetako kideei, entrenatzaileei eta haiekin esperientzia paregabe hau gozatu zuten familiei!!

Albistearen prentsako estalduraren estekak erantsi ditugu.

Albistea Gasteizn On egunkarian

Albistea en El Correon

Albistea en Onda Cero irratian