Pantailen erabilerak osasunean duen eragina haurtzaroan eta nerabezaroan

Datorren asteartean, 2025eko ekainaren 3an, 18:00etan, mahai-inguru bat egingo da “Haurren eta nerabeen pantailen erabileraren ondorioak osasunean” izenburupean. Hausnarketarako eta elkarrizketarako gune bat izango da, osasun-arloko profesionalentzat, hezkuntza-komunitateko kideentzat eta familientzat.
Formatua:
- Arabako Sendagileen Elkargo Ofizialaren (ICOMA) egoitzako ekitaldi-aretoan.
- Online, ICOMAren YouTube kanalaren bidez.
Sarrera librea eta doakoa da, aldez aurretik izena eman beharrik gabe, eta lekua bete arte egongo da zabalik.
Haur eta nerabeen garapenean eta ongizatean funtsezkoa den gai bati buruzko ikuspuntuak ezagutzeko, eztabaidatzeko eta partekatzeko aukera.