JANGELA

SUKALDE PROPIOA DUEN JANGELA

URKIDEk sukalde moderno bat dauka, teknologia berrienarekin hornitua eta, hari esker, ikastetxean bertan prestatzen dira otorduak egunero.

Menuak dietetikako eta nutrizioko adituen talde batek diseinatzen ditu, dieta osasungarria, askotarikoa eta orekatua eskaini ahal izateko. Menuak unean‑unean egokitzen dira, ikasleen berezitasunak kontuan hartuz; batez ere, elikagairen baten aurrean alergiak eta/edo intolerantziak daudenean. Medikuaren preskripzioarekin betiere.

Egunero 400 otordutik gora zerbitzatzen ditugu, errezeta‑liburu osasungarri baten arabera, eta barazki, fruta eta markarik onenen askotariko produktuekin.

Ikasleentzako hiru txanda daude:

Lehen txanda: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 13:00etan.
Bigarren txanda: Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Heziketa Zikloa 14:30etik aurrera.
Hirugarren txanda: Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Heziketa Zikloa 15:30etik aurrera.
2023/24 ikasturterako kuota eguneko 8,11€‑koa izango da.

Prestatutako janarien Kalitatea eta Segurtasuna bermatzeko, APPCC (Arriskuen eta kontrol puntu kritikoen analisi) izeneko analisiaren printzipioetan oinarritzen den Autokontrolerako Sistema bat dugu ezarrita. Elikagaien Higienean eta Segurtasunean espezialista den Teknikari bat eta Sukalde burua arduratzen dira sistema bideratzeaz.

ETXEKO JANARIA, GOXOA, OSASUNGARRIA ETA OREKATUA

HIRUHILEKORAKO MENUA

Jangela egunero edo noizean behin erabiltzeko aukera dago.
Kontsultatu  esteka honetan klik eginez.

URTEKO AUDITORIA

Urtean behin, sistemaren barne‑auditoria sanitarioa egiten da eta,
auditoria amaitzeko egiaztapen mikrobiologiko bat egiten da, bai janariak prestatzeko erabiltzen diren tresnetan eta/edo gainazaletan, bai prestatutako janarietan beraietan. Orain arte emaitza bikainak lortu baditugu ere, APPCC taldeak hobekuntzarako ekintzak proposatzen ditu urtero, prestatutako janarien kalitatean eta segurtasunean bikaintasuna bilatuz.