HEZKUNTZA INTEGRALA
Gure HEZKUNTZA INTEGRALAREN eredua pertsonaren, bizitzaren eta munduaren ikuskera humanista batean oinarrituta dago, eta dimentsio guztiak hartzen ditu kontuan:
- Dimentsio fisiko eta psikomotorra.
- Dimentsio intelektual-kognitiboa.
- Dimentsio afektibo-emozionala.
- Dimentsio soziokulturala.
- Dimentsio etiko-transzendentea.
Ikasleak, gure jarduera guztien ardatz.
HEZKUNTZA HELBURUAK
1. Ikasleen ahalmen guztiak garatzen laguntzea, bakoitzaren aukera errealen arabera:
– Adimen anizkoitzetan oinarrituta, gure ikasleen ahalmenak garatzea.
2. Oinarrizko gaitasunak eta funtsezko trebetasunak eskuratzea.
– Gure ikasleen oinarrizko gaitasunak eta funtsezko trebetasunak eskuratzea, eta, horretarako, curriculum-edukiak zein ikastetxeak antolatutako beste edozein jarduera bideratzea.
3. Bizikidetza, bake positibo, giza eskubide, justizia, elkartasun eta inklusiorako hezkuntza.
– Tolerantzian eta askatasunean oinarritutako hezkuntza, betiere bizikidetza-printzipio demokratikoen barruan.
– Gatazken prebentzioa eta gatazken ebazpen aktiboa.
4. Hizkuntzen tratamendua irakatsi eta ikasteko prozesuan (hizkuntza ofizialena zein atzerrikoena).
– Curriculum-edukien ikaskuntza, hizkuntzak bateratuta (HTB proiektua edo Hirueletasuna).
– Hainbat hizkuntzatan beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea.